Bilduk oinarrizko laguntzei buruzko informazioa emango du asteazken arratsaldean Lakaxita gaztetxean
Irungo Bildu koalizioaren udal taldeak Gizarte laguntzak, zure eskubidea goiburuko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, hilak 18, arratsaldeko zazpietan, Lakaxita gaztetxean. Hitzaldi informatiboa izango da, diru sarrerarik ez duten pertsona zein familiek jaso ditzaketen laguntzen berri emateko xedea duena. Antolatzaileen ustez, herritarrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) edo Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) ezagutza falta dute, Jokin Melida zinegotziak azaldu duenez: “Gure aburuz, egiten ez den informazio helarazte hau instituzioek egin beharko lukete, besteak beste udalak. Horregatik, herritarrak jasaten ari diren egoera zail horretatik atera ahal izateko, gure esku ditugun informazio eta komunikazio bideak herritarrei ireki nahi dizkiegu, beraien eskubide diren diru laguntza horien berri izan dezaten”. Melidak nabarmendu zuenez, geroz eta gehiago dira krisiak kolpatu dituen familiak. “Herritar asko pairatzen ari diren egoera hau berria da askorentzat: baliabiderik gabe aurkitzea, hilabete amaierara ezin iristea, beraien bizitzarekin aurrera egin beharra… Baliabide urri izate honek bazterketa arrisku larri batean murgiltzen ditu, non interbidea topatzea gero eta zailagoa baita, gehienbat, informazio faltagatik. Zorrak pilatzen eta baliabideak murrizten ari zaizkigunean, egunerokotasunak dakartzan gastuei aurre egin ezin dugunean, bai lotsarengatik bai informazio ezarengatik, gure eskubide diren diru laguntzak aldarrikatzeari uzten diogu”, gaineratu du. Melidaren ustez, lotsaz eta informazio ezaz gain, zenbait erakundek herritarrak “kriminalizatu” nahi izaten dute, [...]
Irungo Bildu koalizioaren udal taldeak Gizarte laguntzak, zure eskubidea goiburuko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, hilak 18, arratsaldeko zazpietan, Lakaxita gaztetxean. Hitzaldi informatiboa izango da, diru sarrerarik ez duten pertsona zein familiek jaso ditzaketen laguntzen berri emateko xedea duena. Antolatzaileen ustez, herritarrek Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) edo Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) ezagutza falta dute, Jokin Melida zinegotziak azaldu duenez: “Gure aburuz, egiten ez den informazio helarazte hau instituzioek egin beharko lukete, besteak beste udalak. Horregatik, herritarrak jasaten ari diren egoera zail horretatik atera ahal izateko, gure esku ditugun informazio eta komunikazio bideak herritarrei ireki nahi dizkiegu, beraien eskubide diren diru laguntza horien berri izan dezaten”.
Melidak nabarmendu zuenez, geroz eta gehiago dira krisiak kolpatu dituen familiak. “Herritar asko pairatzen ari diren egoera hau berria da askorentzat: baliabiderik gabe aurkitzea, hilabete amaierara ezin iristea, beraien bizitzarekin aurrera egin beharra… Baliabide urri izate honek bazterketa arrisku larri batean murgiltzen ditu, non interbidea topatzea gero eta zailagoa baita, gehienbat, informazio faltagatik. Zorrak pilatzen eta baliabideak murrizten ari zaizkigunean, egunerokotasunak dakartzan gastuei aurre egin ezin dugunean, bai lotsarengatik bai informazio ezarengatik, gure eskubide diren diru laguntzak aldarrikatzeari uzten diogu”, gaineratu du.
Melidaren ustez, lotsaz eta informazio ezaz gain, zenbait erakundek herritarrak “kriminalizatu” nahi izaten dute, laguntza sozialen arloan “iruzurraren aurkako kanpainiak” abiatuz. Horren aurrean, herritarrak behar bezala informatuta egotea nahi dutela esan zuen Bilduren ordezkariak.

