Zilarrezko Mailan 300 abonatu lortzea du helburu Ereintzak
Maiatzean lortu zuen Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailara igotzeko txartela. Hilabete hauetan, ordea, maila bat gorago egoteak sortuko dizkien zailtasunei aurre egiteko gai izango diren aztertzen aritu dira, eta azkenean aurrera egitea erabaki dute, Francisco Barros Ereintzako arduradunak azaldu duenez. Erabakian eragina izan du Beissier enpresarekin hura babesle izateko lortu duten hitzarmenak, jokalariek soldatarik ez kobratzen jarraitzeko hartu duten konpromisoak, eta denboraldirako helburu berriak: abonuak. Guztira, 300 abonu lortu nahi ditu Ereintzak. Horretarako, udalaren laguntza izango du. Erdialdeko udal lokal bat utziko dio (lehen ogasuneko bulegoa zena, Madalen kalean dago) abonatu kanpaina egiteko. Astebete izango du orain (datorren astelehenetik ostiralera), eta hiru aste irailean. Helburu duten 300 abonuak lortzeko, egoera ekonomikoa kontuan hartu dutela adierazi du Barrosek, eta horren arabera finkatu dituztela prezioak (ondoko koadroan). Horrez gain, bi Klubaren Egun izango dira, “baina ez die abonatuei eragingo”, zehaztu du Barrosek. Udala Ereintzari laguntzeko prest agertu da, eta Julen Mendoza alkateak zein Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidenteak “igoeraren erantzukizuna udalaren zein udal kirol patronatuarengain ez jartzea” eskertu diote Ereintzari. Mendozaren arabera, eskubaloi taldeak “ez dio eskatu ezin zitekeena eskatu” udalari, batik bat, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda. Horregatik, azaldu duen “prestutasuna eta ulerkortasuna” nabarmendu ditu. Zilarrezko Mailan Espainiako Estatuan zehar [...]
Maiatzean lortu zuen Ereintza eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailara igotzeko txartela. Hilabete hauetan, ordea, maila bat gorago egoteak sortuko dizkien zailtasunei aurre egiteko gai izango diren aztertzen aritu dira, eta azkenean aurrera egitea erabaki dute, Francisco Barros Ereintzako arduradunak azaldu duenez. Erabakian eragina izan du Beissier enpresarekin hura babesle izateko lortu duten hitzarmenak, jokalariek soldatarik ez kobratzen jarraitzeko hartu duten konpromisoak, eta denboraldirako helburu berriak: abonuak. Guztira, 300 abonu lortu nahi ditu Ereintzak.
Horretarako, udalaren laguntza izango du. Erdialdeko udal lokal bat utziko dio (lehen ogasuneko bulegoa zena, Madalen kalean dago) abonatu kanpaina egiteko. Astebete izango du orain (datorren astelehenetik ostiralera), eta hiru aste irailean. Helburu duten 300 abonuak lortzeko, egoera ekonomikoa kontuan hartu dutela adierazi du Barrosek, eta horren arabera finkatu dituztela prezioak (ondoko koadroan). Horrez gain, bi Klubaren Egun izango dira, “baina ez die abonatuei eragingo”, zehaztu du Barrosek.
Udala Ereintzari laguntzeko prest agertu da, eta Julen Mendoza alkateak zein Jose Manuel Ferradas Kirol Patronatuko presidenteak “igoeraren erantzukizuna udalaren zein udal kirol patronatuarengain ez jartzea” eskertu diote Ereintzari. Mendozaren arabera, eskubaloi taldeak “ez dio eskatu ezin zitekeena eskatu” udalari, batik bat, egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda. Horregatik, azaldu duen “prestutasuna eta ulerkortasuna” nabarmendu ditu.
Zilarrezko Mailan Espainiako Estatuan zehar sakabanatutako taldeen kontra lehiatu beharko du Ereintzak, eta Andaluziaraino ere bidaiatu beharko du. Bidaien gastuak izango dira nagusienak, aurrekontuaren %60ra irits baitaitezke.
Krisia, Zilarrezko Mailan
Zilarrezko Mailara ere ailegatu da krisia, eta aurten iaz baino lau talde gutxiagok parte hartuko dute, hamabik: Puente Genil, Alcobendas, Barcelona, Teucro, Villaranda, Torrelavega, Adelma, Gijon Jovellanos, Barakaldo, Zarautz, Bidasoa eta Ereintza.
Denboraldia urriaren 7an hasiko dute, eta “gogorra” izango dela aurreratu du Barrosek, batik bat Asobal ligan aritu diren hainbat talderekin eta profesionalekin aritu beharko dutelako errrenteriarrek.
Hamasei jokalariko taldea izango du Ereintzak. Bik utzi egin dute, Castrejonek eta Xabi Pesok, eta, oraingoz, bi jokalari fitxatu ditu: Jon Rubio eibartarra eta Asier Larrañaga beasaindarra.
Abonuak
- Orokorra. 40 euro.
- Bazkideak. 20 euro.
- Gazteak (12-18 urte). 20 euro.
- Familiak (guraso eta bi seme-alaba). 80 euro.
- Ohiko sarrerak. 5 euro.