‘Oarso’ aldizkaria, inoiz baino beteago
Gaur aurkeztu dute 2012ko Oarso aldizkaria, 47. ena. Inoiz baino beteago dator, gainera, bai eduki aldetik eta baita orri kopuru aldetik ere: aurten 76 artikulu aurki daitezke, eta liburua 341 orritara iritsi da. 69 egile eta idazle bildu dituzte, hori...
Gaur aurkeztu dute 2012ko Oarso aldizkaria, 47. ena. Inoiz baino beteago dator, gainera, bai eduki aldetik eta baita orri kopuru aldetik ere: aurten 76 artikulu aurki daitezke, eta liburua 341 orritara iritsi da. 69 egile eta idazle bildu dituzte, horien artean, Mariasun Landa, Arrate Egaña edo Inazio Mujika.
Hain zuzen, emakumeen parte hartzea iaztik zertxobait handitu da, iaz, egileen %17 baziren, aurten %21 baitira. Hala ere, udaleko zein aldizkariaren erredakzio taldeak onartu du oraindik baxua izaten jarraitzen duela. Bestetik, euskaraz idatzitako testuei dagokionez, ia erdira iritsi dira: iaz %38 baziren, aurten %47 dira.
Aurten berritasunen artean, azala dago. Jose Luis Landaren marrazki bat da, normalean argazki bat ageri den tokian.
Eskuratu nahi duenak bihartik aurrera edukiko du udaletxeko arkupeetan edo udaletxeko artxiboan, eta madalenetan ere hor erosi ahal izango da. Ohiko saltokietan ere salduko dute (beheko koadroan). Liburuak 7 euroko prezioa izango du, eta guztira, 1.400 ale atera dituzte.
Saltokiak
- Paco kioskoa (Beraun)
- Rojas liburu denda (Olibet)
- Iztieta kioskoa (Iztieta)
- Razquin estankoa (Iztieta)
- Osina natur denda (Iztieta)
- Madalena gozotegia (Iztieta)
- Hostoak (Erdialdea)
- Alameda kioskoa (Erdialdea)
- Etxenike loteria denda (Erdialdea)
- Maitexa (Erdialdea)
- Mirentxu liburu denda (Erdialdea)
- Xenpelar liburu denda (Erdialdea)
- Amets liburu denda (Erdialdea)
- Morrongilleta kioskoa (Erdialdea)