Lugotik Antxora etorriko dira dantzariak, Alkartasunarekin egindako elkartrukean
Bihar Antxon desfilatuko dute goizean; arratsaldean Trintxerpen dantzatuko dute Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak maiz egin ohi ditu elkartrukeak. Horietako baten barruan kokatu behar da asteburu honetan antxotarrek jasoko duten bisita berezia. Iazko ...
Bihar Antxon desfilatuko dute goizean; arratsaldean Trintxerpen dantzatuko dute
Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak maiz egin ohi ditu elkartrukeak. Horietako baten barruan kokatu behar da asteburu honetan antxotarrek jasoko duten bisita berezia.
Iazko urrian, Lugon izan zen Alkartasuna Euskal Dantza Taldea, hango folk jaialdi batean parte hartzen, galiziarrekin eta katalanekin batera.Orduko elkartruke hartan hitzartu zuten orain gauzatu behar duten konpromisoa, hau da, noizbait Lugokoak Euskal Herrira etortzea.
Bihar goizean iritsiko dira Antxora galiziarrak. Alkartasunakoek prestatuko dieten gosaria hartu ondoren, Antxoko kaleetatik desfilatuko dute.
Arratsaldean, berriz, Trintxerpeko jaiak direla baliatuz, dantza ikuskizuna emango dute han. 16:30ean hasiko da dantza emanaldia, Gudarien Enparantzan. Alkartasunako dantzariek ere, emanaldi berean pare bat dantza egingo dituztela iragarri dute.