Udako festa antolatu dute etzirako Urkabe-Baita etxe okupatuan
18:00etatik aurrera, reggae eta hip hop doinuak izango dira, eta gauean hainbat disko jartzaile Urtero ospatzen dute Urkabe-Baita etxe okupatuaren urteurrena, baina horrez gain, urtean zehar hainbat festa antolatzen dituzte bertan bizi direnek. Etzi egingo dute horietako bat: Urkabe-Baita Uda Fest (udako festa). 18:00etatik aurrera, musika izango da protagonista. Lehenengo, reggae eta hip hop doinuak izango dira, DJ baten eta musika talde baten eskutik (beheko koadroan). Ondoren, gauean, hainbat disko jartzaile izango direla iragarri dute. Herritarrei festara agertzeko gonbita egin diete Urkabe-Baitako bizilagunek. Egitaraua 18:00. Reggae doinuak, DJ Noir-en eskutik. Ondoren. Hip hop kontzertua, Sure&Chap taldearekin. Gauean. Hainbat DJ izango dira.
18:00etatik aurrera, reggae eta hip hop doinuak izango dira, eta gauean hainbat disko jartzaile
Urtero ospatzen dute Urkabe-Baita etxe okupatuaren urteurrena, baina horrez gain, urtean zehar hainbat festa antolatzen dituzte bertan bizi direnek. Etzi egingo dute horietako bat: Urkabe-Baita Uda Fest (udako festa). 18:00etatik aurrera, musika izango da protagonista.
Lehenengo, reggae eta hip hop doinuak izango dira, DJ baten eta musika talde baten eskutik (beheko koadroan). Ondoren, gauean, hainbat disko jartzaile izango direla iragarri dute.
Herritarrei festara agertzeko gonbita egin diete Urkabe-Baitako bizilagunek.
Egitaraua
- 18:00. Reggae doinuak, DJ Noir-en eskutik.
- Ondoren. Hip hop kontzertua, Sure&Chap taldearekin.
- Gauean. Hainbat DJ izango dira.

