Hondarribiarren babesa eskertu dute
Ehun urte baino gehiago Sainzigarrenea baserrian bizitzen daramaten maizter familia kaleratze arrisku larriaren aurrean sortu den Sainzigarrenea bizirik plataformak, hondarribiar guztiei eskerrak eman nahi dizkie kanporatze honen aurrean agertu duten e...
Ehun urte baino gehiago Sainzigarrenea baserrian bizitzen daramaten maizter familia kaleratze arrisku larriaren aurrean sortu den Sainzigarrenea bizirik plataformak, hondarribiar guztiei eskerrak eman nahi dizkie kanporatze honen aurrean agertu duten elkartasunarengatik. Jakinarazi nahi dute 5.100 sinadura baino gehiago jaso dituztela eta epaitegira eraman dituztela. Arazoari konponbidea emateko bidean eman beharreko pausoak aztertzen ari dira eta datozen asteetan jakitera emango dituzte.

