Gaueko autobus zerbitzua jarriko dute Blues Jaialdirako
Jaialdiaren zazpigarren edizioa dela eta, gaueko autobus zerbitzuak eskainiko dituzte. Hondarribia eta Irun artean, bihar eta etzi, 40 minuturo bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Hondarribia eta Donostia lotzen dituen aut...
Jaialdiaren zazpigarren edizioa dela eta, gaueko autobus zerbitzuak eskainiko dituzte. Hondarribia eta Irun artean, bihar eta etzi, 40 minuturo bat egongo da. Geldialdia Ama Guadalupekoa ikastetxean egingo du. Hondarribia eta Donostia lotzen dituen autobusa, Irun, Errenteria eta Pasai Antxotik pasatzen denak, bi ordutegi desberdin izango ditu. Gaur eta etzidamu, orduro bat egongo da baina azkena 02:50etan izango da. Aldiz, bihar eta etzi, orduro bat egongo da goizeko 05:50ak arte.

