Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo lehia antolatu du Niessenek
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, eta Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga Gipuzkoako Toka eta Bolo Federazioko kideak eta kide ohiak, hurrenez hurren. Lazkanok adierazi zuen nabarmentzekoa dela Niessenek egin duen ahalegina, batik bat herrian bolatokirik ez dagoela kontuan hartuta. Hain zuzen, ekimen horretatik abiatuta, herrian bolatoki bat jartzea proposatu dio Niessen elkarteak Errenteriako Udalari. Horren harira, bi aldeak harremanetan daudela azaldu du Lopetegik. Proposamen horren arabera, bolatokia Fanderian egongo litzateke. Izen ematea Edozeinek eman dezake izena bolo txapelketan. Horretarako, nahikoa da igandean, 11:00etatik 12:00etara Foru plazatik agertzea. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Parte hartzea bermatze aldera, Goierritik bolotan aritzen diren hainbat jokalari herrira etorriko direla iragarri du Lazkanok. Partaideek 7-9 kiloko bolarekin 18-20 metrora egongo diren boloak bota beharko dituzte. Boloak hiruna boloko hiru filatan egongo dira jarrita, eta azkenekoa, aurrean. Guztiak botatzeko sei aukera edukiko ditu bakoitzak. Partaideak kioskoaren parean egongo dira, eta boloak, berriz, Alondegiaren aurrean. [...]
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, otxoteak, toka, euskal pilota… Orain beste ekintza bat gehitu behar dio urteko agendari: bolo txapelketa. Lehenengo aldiz egingo dute igandean, Foru plazan, eta herriko zein kanpotik etorritakoak ariko dira bolotan. Atzo aurkeztu zuten ekimena Niessen elkarteko Jose Antonio Lopez de Aberasturik eta Fernando Lopetegik, eta Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga Gipuzkoako Toka eta Bolo Federazioko kideak eta kide ohiak, hurrenez hurren. Lazkanok adierazi zuen nabarmentzekoa dela Niessenek egin duen ahalegina, batik bat herrian bolatokirik ez dagoela kontuan hartuta. Hain zuzen, ekimen horretatik abiatuta, herrian bolatoki bat jartzea proposatu dio Niessen elkarteak Errenteriako Udalari. Horren harira, bi aldeak harremanetan daudela azaldu du Lopetegik. Proposamen horren arabera, bolatokia Fanderian egongo litzateke.
Izen ematea
Edozeinek eman dezake izena bolo txapelketan. Horretarako, nahikoa da igandean, 11:00etatik 12:00etara Foru plazatik agertzea. Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Parte hartzea bermatze aldera, Goierritik bolotan aritzen diren hainbat jokalari herrira etorriko direla iragarri du Lazkanok. Partaideek 7-9 kiloko bolarekin 18-20 metrora egongo diren boloak bota beharko dituzte. Boloak hiruna boloko hiru filatan egongo dira jarrita, eta azkenekoa, aurrean. Guztiak botatzeko sei aukera edukiko ditu bakoitzak. Partaideak kioskoaren parean egongo dira, eta boloak, berriz, Alondegiaren aurrean. Lopez de Aberasturik zehaztu duenez, jokalariak edozein posiziotatik bota ahal izango du bola, beti ere bolatokiaren barruan baldin badago. Onenentzat, gainera, sariak izango dira. Irabazleak 120 euro eta txapela eramango ditu etxera; bigarrenak 80 euro, hirugarrenak 60 euro eta laugarrenak, azkenik, 30 euro.