Eric Sardinas eta Robert Cray izango dira Hondarribiko blues jaialdiko izarrak
Gaur hasiko dute Hondarribia Blues Festival. Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta nazioarteko hogei bat talde eta artista izango dira jaialdiko lau agertokietan, gaur hasi eta igandera arte. Guztira, hemezortzi kontzertu emango dituzte, eta guztiak doan dira. Krisi ekonomikoa sektore guztietan nabaria den arren, Carlos Mallesek, jaialdiaren zuzendariak, nabarmendu du musika ekimenak eutsi egin diola artisten mailari, «emanaldi guztiak doakoak izateari utzi behar izan gabe». Bluesaren izar handienetako biren emanaldiekin gozatu ahal izango dute zaleek, Eric Sardinasekin eta Robert Crayrekin. Gainera, Chicagoko hiriari emana egongo den Hondarribia Crossroad sailak agertoki berean bilduko ditu Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw artista handiak. Baina hor ez da bukatzen Hondarribira etorriko diren nazioarteko artisten zerrenda. Beren azken lanak aurkeztuko dituzte Sharrie Williamsek, Playing for Changek eta JW Jonesek. Espainiako Estatuko musikarien artean, Huckleberry Finn, Fede Aguado eta Osi Martinez, Virginia Labuat, Txus Blues eta Jose Bluefingers izango dira, «eta euskaldunak ere blues zaleak garela erakusteko, White Towels Blues Band talde gipuzkoarra izango da zuzenean», esan du Mallesek. 80.000 ikusle, iaz Bluesaldiak hainbat agertoki izango ditu kalean: nagusia Bentan; Carlsbergena Apezpiku plazan; Gazte Elkartearena Gipuzkoa plazan, eta Coca Cola agertokia San Pedro kalean. Era berean, kontzertu pedagogikoak emango dituzte, eta gastronomiarekin lotutako ekimenak egingo [...]
Gaur hasiko dute Hondarribia Blues Festival. Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta nazioarteko hogei bat talde eta artista izango dira jaialdiko lau agertokietan, gaur hasi eta igandera arte. Guztira, hemezortzi kontzertu emango dituzte, eta guztiak doan dira. Krisi ekonomikoa sektore guztietan nabaria den arren, Carlos Mallesek, jaialdiaren zuzendariak, nabarmendu du musika ekimenak eutsi egin diola artisten mailari, «emanaldi guztiak doakoak izateari utzi behar izan gabe».
Bluesaren izar handienetako biren emanaldiekin gozatu ahal izango dute zaleek, Eric Sardinasekin eta Robert Crayrekin. Gainera, Chicagoko hiriari emana egongo den Hondarribia Crossroad sailak agertoki berean bilduko ditu Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw artista handiak. Baina hor ez da bukatzen Hondarribira etorriko diren nazioarteko artisten zerrenda. Beren azken lanak aurkeztuko dituzte Sharrie Williamsek, Playing for Changek eta JW Jonesek.
Espainiako Estatuko musikarien artean, Huckleberry Finn, Fede Aguado eta Osi Martinez, Virginia Labuat, Txus Blues eta Jose Bluefingers izango dira, «eta euskaldunak ere blues zaleak garela erakusteko, White Towels Blues Band talde gipuzkoarra izango da zuzenean», esan du Mallesek.
80.000 ikusle, iaz
Bluesaldiak hainbat agertoki izango ditu kalean: nagusia Bentan; Carlsbergena Apezpiku plazan; Gazte Elkartearena Gipuzkoa plazan, eta Coca Cola agertokia San Pedro kalean. Era berean, kontzertu pedagogikoak emango dituzte, eta gastronomiarekin lotutako ekimenak egingo dituzte, esate baterako, herri paella jatea eta barbakoa, etzi eta etzidamu.
2010an 60.000 lagun hurbildu ziren jaialdira, eta iaz, berriz, 80.000. «Guk hainbeste maite dugun zerbait, bluesa eta jaialdi hau, Hondarribirako ere ona dela pentsatzea oso gustuko dugu», esan du Carlos Mallesek.
Egitaraua
Gaur
21:30. Huckleberry Finn, Bentan.
22:30. JW Jones, Bentako agertokian.
00:00. Eric Sardinas, Bentako agertokian.
Bihar
20:00. Claps for Clapton, Carlsberg agertokian (Apezpiku plaza). Euria egingo balu, Banako aretoan.
21:30. Virginia Labuat, Bentako agertokian.
22:30. Sharrie Williams, Bentako agertokian.
00:00. Robert Cray, Bentako agertokian.
Etzi
13:00. Herri paella, Blues Villagen (Bentan).
14:00. Fede Aguado eta Osi Martinez, Blues Villagen.
15:00. Huckleberry Finn, Blues Villagen.
18:00. Belceblues kontzertu pedagogikoa, Gaztete Elkartearen agertokian (Gipuzkoa plaza).
19:00. Txus Blues eta Jose Bluefingers eta Fede Aguado eta Osi Martinez, Carlsberg agertokian (Apezpiku plaza).
20:00. JW Jones, Coca Cola agertokian (San Pedro kalea).
21:30. White Towels Blues Band, Bentan.
22:30. Hondarribia Crossroads: Chicago saio berezia. Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw, Bentan.
00:00. Playing For Change, Bentako agertokian.
Etzidamu
11:30. Kontzertu pedagogikoa: Chicago Blues Band, Blues Villagen (Bentan).
13:00. Herri barbakoa, Blues Villagen.
14:00. Txus Blues eta Jose Bluefingers, Blues Villagen.
15:00. Pro Jam Session, Blues Villagen.
19:30. Virginia Labuat, Coca Cola agertokian. Euria egingo balu, Blues Villagen.
21:00. J.W. Jones eta gonbidatutako artistak, Blues Villagen.


