Datorren ostegunean zozkatuko dituzte Olaldeko etxebizitza tasatuak
Gaur goizeko hamarretan esleituko dizkiete zenbakiak eskatzaileei, programa informatiko bidez Altzibarko Olalde eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza tasatuak datorren ostegunean zozkatuko dituzte. Babes ofizialekoekin egin bezala, tasatuen zozketa ere publikoa izango da. 17:00etan jarri dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Zozketa notario aurrean izango da. 97 herritarren eskaera onartu zituzten etxebizitza horietako jabe izateko Onartutako eskatzaileen behin-behineko zerrendak —onartutakoenak eta baztertutakoenak—, ekainaren 20ko udalbatzarrean onartu zituzten zinegotziek. Jendaurrean egon ondoren, herenegun onartu zituzten onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, Alkatetzaren dekretu bidez. Onartutakoen zerrendako eskatzaileei, gaur esleituko dizkiete zenbakiak, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian, programa informatiko bidez. Zerrendak eta zenbakiak gaur bertan argitaratuko dituzte udalaren webgunean, www.oiartzun.org. 132 etxebizitza Olalden Altzibarko Olalde eremuan lanean ari dira 132 etxebizitza eraikitzeko. Horietako 41 izango dira tasatuak, bi logelakoak batzuk, eta hirukoak besteak. Olaldeko gainontzeko etxeak babes ofizialekoak dira. Etxebizitza horien zozketa martxoren 16an egin zuten udaletxeko areto nagusian. Ordutik, zozketan etxea tokatu zitzaien hainbatek egin behar izan dute atzera, eta zain zerrendan zeuden beste hainbesteri esleitu dizkiete.
Gaur goizeko hamarretan esleituko dizkiete zenbakiak eskatzaileei, programa informatiko bidez
Altzibarko Olalde eremuan eraikitzen ari diren etxebizitza tasatuak datorren ostegunean zozkatuko dituzte. Babes ofizialekoekin egin bezala, tasatuen zozketa ere publikoa izango da. 17:00etan jarri dute hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Zozketa notario aurrean izango da.
97 herritarren eskaera onartu zituzten etxebizitza horietako jabe izateko Onartutako eskatzaileen behin-behineko zerrendak —onartutakoenak eta baztertutakoenak—, ekainaren 20ko udalbatzarrean onartu zituzten zinegotziek. Jendaurrean egon ondoren, herenegun onartu zituzten onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, Alkatetzaren dekretu bidez.
Onartutakoen zerrendako eskatzaileei, gaur esleituko dizkiete zenbakiak, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian, programa informatiko bidez. Zerrendak eta zenbakiak gaur bertan argitaratuko dituzte udalaren webgunean, www.oiartzun.org.
132 etxebizitza
Olalden Altzibarko Olalde eremuan lanean ari dira 132 etxebizitza eraikitzeko. Horietako 41 izango dira tasatuak, bi logelakoak batzuk, eta hirukoak besteak. Olaldeko gainontzeko etxeak babes ofizialekoak dira.
Etxebizitza horien zozketa martxoren 16an egin zuten udaletxeko areto nagusian. Ordutik, zozketan etxea tokatu zitzaien hainbatek egin behar izan dute atzera, eta zain zerrendan zeuden beste hainbesteri esleitu dizkiete.