Astelehenean banatuko dituzte jaietako egitarauak
egitarau ofiziala aurkeztu dute
Madalenetako egitarau ofiziala eta jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu dituzte gaur Irune Balentziaga, Jose Manuel Ferradas, Jose Ignacio Irastorza, Jose angel Rodriguez eta Txema Herzog zinegotziek. Balentziagak jai batzordearen aipamen berezia egin du eta protagonismoa aitortu dio, “errespetua, aniztasuna eta berdintasuna oinarri hartuta, bertan parte hartu duten 40 elkarte eta eragileek, jaiak antolatzeko beste modua badagoela erakutsi dutelako”.
Egitaraua eta kartela aurkeztearekin batera, azken horren lehiaketako irabazlea izan den Iñaki Fernandezi saria eman diote udal ordezkariek.
Jaietako egitarauari dagokionean, interesdunek astelehenean goizeko hamarretatik aurrera jaso ditzakete eskuko zein poltsikoko egitarauak udal harreran.


