20.000 eta 23.000 antxoa tona inguru arrantzatzeko aukera izango dute arrantzaleek
Gaur jakin denez, antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan. Azti Tecnaliak egindako ikerketaren emaitzen berri gaur eman du Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuak. Espeziea orain gutxi galzorian izan...
Gaur jakin denez, antxoaren biomasa 70.000 tonakoa da Bizkaiko Golkoan. Azti Tecnaliak egindako ikerketaren emaitzen berri gaur eman du Jon Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuak. Espeziea orain gutxi galzorian izan dela kontuan hartuz, datua “oso pozgarria” dela esan du Eusko Jaurlaritzak. Honenbestez arrantzaleek 20.000 eta 23.000 antxoa tona inguru arrantzatzeko aukera izango dute datorren urteko ekainera bitartean.
Aurten, 6.660 tona antxoa arrantzatu dituzte bertako arrantzaleek, eta horien salmentak 14.585.000 euroko diru irabaziak eragin ditu.

