Murrizketen kontra mobilizatuko dira ostiralean
Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira, elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutene...
Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen harira, elkarretaratzea egingo dute, ostiralean, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Antolatzaileek “soinua egiten duen zerbait” eramateko eskatu diete hara joateko asmoa dutenei.
Hala nola, BEZ arrunta %18tik %21ra igotzea erabaki du Madrilek, eta murriztua, berriz, %8tik %10era. Langabezia sarian ”erreformak” egingo ditu. Orain arte bezala, langabezia saria 24 hilabetekoa izango da gehienez, baina lehen sei hilabeteotan mantenduko dira sariak eta hortik aurrera base arautzailearen %60tik %50era txikituko dute.

