Kantabriara joango dira erretiratuak, 18an
Urteko laugarren ibilaldia datorren asteazkenerako antolatu dute; bihar da izena emateko azken eguna Urteko laugarren irteera antolatu dute Gazte Izanak elkarteko erretiratuek datorren asteazkenerako (hilaren 18rako). Kantabriako (Espainia) Ampuero her...
Urteko laugarren ibilaldia datorren asteazkenerako antolatu dute; bihar da izena emateko azken eguna
Urteko laugarren irteera antolatu dute Gazte Izanak elkarteko erretiratuek datorren asteazkenerako (hilaren 18rako). Kantabriako (Espainia) Ampuero herrira joango dira.
Asteazkenean, 08:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Ampuero bisitatu, eta gero Somaez jatetxean bazkalduko dute. Bueltan, etxera itzuli baino lehen, Bilbon geratuko dira, eta Begoñako basilika ezagutuko dute.
Irteerak 32 euroko prezioa du bazkideentzat, eta 33koa bazkide babesleentzat eta gainontzeko erretiratuentzat.
Izena emateko azken eguna bihar da. Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu behar da hori egiteko, 10:30etik 12:00etara.

