Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Imanol Carballo: «Hainbeste aukera dauzka Proisak, luxua iruditzen zaigula galtzea»

Imanol Carballo (San Pedro, 1981) kantautore gisa da ezaguna. Elkarrizketa, baina, San Pedron Proisaren alde eratu berri duten plataformako kide gisa erantzun du. Gizarte eta kultur eragile askok bat egin dute eraikinaren defentsan, udalak eraitsi dezakeelakoan. Udalak , publikoki behintzat, ez du Proisa eraisteko asmorik azaldu. Zuei hala jakinarazi al zaizue? Bai. Udalaren asmoa eraikina botatzea zela entzuten hasi ginenean, herriko jende batzuk gure artean hitz egiten hasi ginen asmo horren aurrean zerbait egiteko. Lehen deialdi bat egin genuen bilera bat egiteko, eta jende piloa agertu zen, batez ere, herriko elkarteak eta taldeak. Hurrengo bilerara jende gehiago etorri zen, eta udalarekin bilera egin genuenean 100 lagun azaldu ziren. Nola joan zen udalarekin bilera ? Hiru orduko bilera izan zen, oso bilera adeitsua. Guk beti positiboan planteatzen dugu hau guztia. Gu ez goaz inondik inora udalaren kontra, baizik eta Proisaren alde. Beti errepikatzen dugu ideia bera. Hiru ordutan mundu guztiak eman zuen bere iritzia, eta udalaren erantzuna une oro izan zen berdina. Proisa normatibatik kanpo dagoela diote, eraikinak arauak ez dituela betetzen, eta hori, noski, egia da, baina guk eskatzen duguna zera da: udalak Proisarekiko erabakia berriz planteatzea, beste jarrera batekin. Hau da, zer egin dezakete udalak edo herriak Proisari eusteko?. [...]

admin
Bidasoa
2012/07/11

Imanol Carballo (San Pedro, 1981) kantautore gisa da ezaguna. Elkarrizketa, baina, San Pedron Proisaren alde eratu berri duten plataformako kide gisa erantzun du. Gizarte eta kultur eragile askok bat egin dute eraikinaren defentsan, udalak eraitsi dezakeelakoan.
Udalak , publikoki behintzat, ez du Proisa eraisteko asmorik azaldu. Zuei hala jakinarazi al zaizue?
Bai. Udalaren asmoa eraikina botatzea zela entzuten hasi ginenean, herriko jende batzuk gure artean hitz egiten hasi ginen asmo horren aurrean zerbait egiteko. Lehen deialdi bat egin genuen bilera bat egiteko, eta jende piloa agertu zen, batez ere, herriko elkarteak eta taldeak. Hurrengo bilerara jende gehiago etorri zen, eta udalarekin bilera egin genuenean 100 lagun azaldu ziren.
Nola joan zen udalarekin bilera ?
Hiru orduko bilera izan zen, oso bilera adeitsua. Guk beti positiboan planteatzen dugu hau guztia. Gu ez goaz inondik inora udalaren kontra, baizik eta Proisaren alde. Beti errepikatzen dugu ideia bera. Hiru ordutan mundu guztiak eman zuen bere iritzia, eta udalaren erantzuna une oro izan zen berdina. Proisa normatibatik kanpo dagoela diote, eraikinak arauak ez dituela betetzen, eta hori, noski, egia da, baina guk eskatzen duguna zera da: udalak Proisarekiko erabakia berriz planteatzea, beste jarrera batekin. Hau da, zer egin dezakete udalak edo herriak Proisari eusteko?. Udalak pausu hori ematen badu guk udalaren atzean egongo gara, laguntzen. Proisa salbatzeko proiektu bat egin beharko litzateke, epe luzera ziur aski, gaur egun dauden arazo ekonomikoekin dirurik ez dagoelako, eta guk hori onartzen dugu. baina goazen pentsatzera: egin daiteke zerbait Proisa salbatzeko? Guk ez dugu presarik. Bost urte, hogei urte, berdin zaigu… baina goazen saiakera egitera. Proisak herriak erabili duen azken hamar edo hamabost urte hauetan, erabilera asko izan ditu.
Zeintzuk?
Nik hiru nabarmenduko nituzke. Herriko sortzaileak erabili izan dute beren gauzak muntatzeko, entseatzeko, prestatzeko… Hasiera batean Tirri Tarra izan zen, baina gero, talde piloa pasatu dira bertatik. Kañeria, Zo-zongo, Trikibeltz,… Ikuskizunak eskaintzeko ere erabili da. Kontzertuak, antzerkia, erakusketak, poesia emanaldiak… Kulturarekin zer ikusirik ez duten gauzentzako ere erabili izan da. Adibidez, orain gutxi, herriko gazteek erabili dute festetarako txosna konpontzeko, edo inauterietan karrozak egiteko, edo herri afarai egin izan denetan, aulkiak, mahaiak eta bestelako trasteak gordetzeko, biltegi moduan. Hainbeste aukera dauzka Proisak, luxua iruditzen zaigula hori dena bat-batean galtzea. Gauza horiek guztiak egiteko tokirik gabe geldituko ginateke.
Plataforma sortu eta egituratzen ere hasiak zarete, ezta?
Planteatu zen hiru talde osatzea, baina garrantzitsuena Proisaren edukia gauzatzea litzateke, hau da, proiektu batean jasotzea lokalak ematen dituen aukerak, bertan zer egin daitekeen kulturaren ikuspuntutik. Hamaika ideia ditugu, baina udalak ez badu erabakia aldatzen, guk ezin dugu horren kontra ezer egin. Horregatik guk eskatzen duguna da gaia beste jarrera batekin berriz planteatzea.Proisa salbatzeko zer egin daitekeen aztertzea. Guk, plataformako kideak, eta herrian honen alde  dagoen jendea, laguntzeko gaude. Horrelako dinamikak gero eta gehiago ikusten dira. Kabia egitasmoa dago Oreretan, Herrera Herrira herri mugimendua, … guri hori iruditzen zaigu bidea. Proisa azken hamabost urteetan herriak mugitu du. Udalak sartzen utzi zigun eta hortik aurrera guk antolatu dugu guztia. Oso naturala izan da dena, eta gero eta dinamika azkarragoa eta zabalagoa hartzen joan da. Hasiera batean Tirri Tarra izan zen, baina beti izan dira ateak zabalik erabiltzen nahi zuen ororentzat.
Proisaren aldeko eguna ere antolatu zenuten. Zer moduz joan zen?
Harrigarria izan da, benetan. Erantzuna ikaragarria izan da. Adin guztietako jendea, haurrak, gazteak, helduak, bakoitzak bere ekarpena egiten. Batzuk kontzertuak eman genituen, beste batzuk tailerrak antolatu zituzten , beste batzuk kafea egin zuten, aulkiak jarri eta kendu besteek….. Hogeita lau orduko festa horretan argi geratu zen herria Proisa mantentzearen alde dagoela.
Eta hemendik aurrera zer?
Gure ideia da dinamika honekin jarraitzea. Bilerak egiten jarraitu  eta kaleko aldarrikapenari eutsi, udala mahai batean eseri eta gai honekin zer egin daitekeen berriro azter dezan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.