Euskal kultura sustatzeko ekintzen artean bolo txapelketa antolatu du Niessenek
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea b...
Niessen elkarteak euskal kultura sustatzeko hainbat ekintza antolatzen ibiltzen da urtean zehar, eta orain, urte osoko agendari beste bat batu dio: I. Bolo Txapelketa. Igandean egingo dute Foru plazan, eta horretarako, 18-20 metroko luzera duen gunea baliatuko dute.
Izena edozeinek eman dezake, eta 11:00etatik 12:00etara egongo da horretarako aukera. Gero boloak tiratzen egongo dira bazkal ordura arte. Niessen elkarteak jokoa nolakoa den azaldu du: hamar bolo bota beharko dira (hiruna boloko hiru ilara jarriko dituzte, eta azkena, aurrean) eta 7-9 kiloko bolarekin bota beharko dira. Jokalari bakoitzak sei aukera izango ditu.
Onenentzat sariak izango dira: 120 euro eta txapela irabazlearentzat, 80 euro bigarrenarentzat, 60 euro hirugarrenarentzat eta 30 euro laugarrenarentzat.
Hemendik abiatuta, bolatoki bat jartzeko proposatu dio udalari, eta bi aldeak harremanetan jarri dira. Proposamen horren arabera, bolatoki hori Fanderian egongo litzateke.