Etxebizitza egokituei buruzko hitzaldia, bihar
Bibliotekan izango da, 18:00etan; irekia da, baina agertzeko dei berezia egin diete eraikuntzako langileei Etxebizitza irisgarri eta egokituei buruzko hitzaldia izango da bihar, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Etxean Ondo egitasmo pilotuaren har...
Bibliotekan izango da, 18:00etan; irekia da, baina agertzeko dei berezia egin diete eraikuntzako langileei
Etxebizitza irisgarri eta egokituei buruzko hitzaldia izango da bihar, 18:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Etxean Ondo egitasmo pilotuaren harira, «bizi osorako etxebizitza egokiari buruz» ariko dira.
Hitzaldia irekia da herritar guztientzat, baina gonbidapen berezia egin die udalak eraikuntzako langileei: «Mendekotasunak eta ezintasunak dituztenentzako etxebizitzetan egin beharreko egokitzapenen gaineko baliabideak izan ditzaten».
Etxean Ondo egitasmo pilotuaren helburua da adineko eta mendekotasunak dituzten lagunak euren etxeetan ahalik eta luzaroen, eta ahalik eta baldintza onenetan mantentzea. Oiartzun izan da egitasmoa martxan jarri duen herrietako bat, eta Gizarte-Ongizateko teknikariak diagnostikoa egiten ari dira herrian.

