Dantza eta musika bihartik igandera Kabian
Bihartik hasi eta igandera arte dantza eta musika izango dira Kabian egingo diren ekitaldi nagusiak. Bihar, 19:00etan, Erromeria Egunaren harira, dantza ikastaroa emango dute. Etzi, berriz, 22:00etatik aurrera, mikrofono irekiak izango dira musikan iai...
Bihartik hasi eta igandera arte dantza eta musika izango dira Kabian egingo diren ekitaldi nagusiak. Bihar, 19:00etan, Erromeria Egunaren harira, dantza ikastaroa emango dute. Etzi, berriz, 22:00etatik aurrera, mikrofono irekiak izango dira musikan iaioa den guztiarentzat. Larunbatean, musika elektronikoa izango da protagonista, eta herriko DJek parte hartuko dute. Emanaldia 16:00etan hasiko da. Azkenik, igandean, 11:00etan, Klasikoak datoz ekimenaren txanda izango da. Musika bakoitzak emateko deia egin dute.

