Alduntzin kargutik kentzea, «kolpe latza»
Pasaiako ezker abertzalearentzat, «maniobra politikoa» izan da Alduntzinen kontrakoa «Damak Alfil bat kendu digu. Partidak hasi baino ez du egin». Hala dio Pasaiako ezker abertzaleak Jaun Carlos Alduntzin Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu ohi kargutik kendu dutela-eta zabaldutako prentsa oharrak. Izan ere, ezker abertzalearen arabera, Alduntzinen kontrakoa «maniobra politikoa» izan baita: «Juan Karlos ez dute paretik kendu zabor poltsa batzuk direla medio», diote prentsa oharrean. «Gure buruaren jabe izan nahi badugu zer nolako prezioa ordaindu beharko dugun adierazi digute PPk, PSOEk eta PNVk», gaineratu dute. Edonola ere, Alduntzin kargutik kendu izana «Gipuzkoarentzat kolpe latza» izan dela aitortu dute, «are gehiago Pasaiarentzat», ezker abertzalearen iritziz «lurralde antolamendua udalerriaren biziraupenerako ezinbestekoa» delako. Alduntzinekin «harro» Ezker abertzalearen arabera, «aldundia berreskuratzea» da oposizioaren benetako helburua. «Hauentzat guztientzat aldundia bere jabetza da eta berreskuratu behar dute», diote. Hori aitortzeko ausardia, ordea, soilik PPko batzarkideari aitortu diote. Aitzitik, EAJri «adorea falta» zaiola salatu dute. «Jakin badaki Bildu aldunditik kentzea larrutik ordainduko lukeela hurrengo hauteskundeetan», ohartarazi dute. «Horregatik alfil-a hartu dute, gure gobernua zigortzeko, nekatzeko eta gure ustezko ez gaitasuna azaldu nahian». Ezker abertzalearen arabera, honek guztiak zaborra jasotzeko modu eraginkorrarekin baino, «ohiko politikoen jukutriarekin eta politika-zaborrarekin» du zerikusia. Pasaiako ezker abertzalea «harro» agertu da Juan Carlos [...]
Pasaiako ezker abertzalearentzat, «maniobra politikoa» izan da Alduntzinen kontrakoa
«Damak Alfil bat kendu digu. Partidak hasi baino ez du egin». Hala dio Pasaiako ezker abertzaleak Jaun Carlos Alduntzin Lurralde Antolaketa eta Ingurumen diputatu ohi kargutik kendu dutela-eta zabaldutako prentsa oharrak. Izan ere, ezker abertzalearen arabera, Alduntzinen kontrakoa «maniobra politikoa» izan baita: «Juan Karlos ez dute paretik kendu zabor poltsa batzuk direla medio», diote prentsa oharrean. «Gure buruaren jabe izan nahi badugu zer nolako prezioa ordaindu beharko dugun adierazi digute PPk, PSOEk eta PNVk», gaineratu dute.
Edonola ere, Alduntzin kargutik kendu izana «Gipuzkoarentzat kolpe latza» izan dela aitortu dute, «are gehiago Pasaiarentzat», ezker abertzalearen iritziz «lurralde antolamendua udalerriaren biziraupenerako ezinbestekoa» delako.
Alduntzinekin «harro»
Ezker abertzalearen arabera, «aldundia berreskuratzea» da oposizioaren benetako helburua. «Hauentzat guztientzat aldundia bere jabetza da eta berreskuratu behar dute», diote. Hori aitortzeko ausardia, ordea, soilik PPko batzarkideari aitortu diote. Aitzitik, EAJri «adorea falta» zaiola salatu dute. «Jakin badaki Bildu aldunditik kentzea larrutik ordainduko lukeela hurrengo hauteskundeetan», ohartarazi dute. «Horregatik alfil-a hartu dute, gure gobernua zigortzeko, nekatzeko eta gure ustezko ez gaitasuna azaldu nahian». Ezker abertzalearen arabera, honek guztiak zaborra jasotzeko modu eraginkorrarekin baino, «ohiko politikoen jukutriarekin eta politika-zaborrarekin» du zerikusia.
Pasaiako ezker abertzalea «harro» agertu da Juan Carlos Alduntzinen lanarekin, eta hala agertu nahi izan dute publikoki: «Juankar Bilduk agindutakoa betetzen saiatu da. Hitza bete du. Beste bide bat erakutsi du. Hori, barkatu ezina da», diote.
«Gu, ordea, harro gaude Juankarrek erakutsi duen engainamendu eta lan kalitatearekin, bere zintzotasunarekin eta eman digun ereduarekin», gaineratu dute.

