«Aisia osasuntsurako esparrua» izango dute gazteek hondartzan
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du aurten ere. «Aisia osasuntsuan» oinarrituta, gazteei topaketa eta parte hartze esparrua erraztu diete horrela. Hondar Kirolak programan herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuaren teknikariekin batera, eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute. «Hondar Kirolak hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak egiteko ekimena da», esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteria Saileko zinegotziak. Futbol eta boleibol partidak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, hala eskatzen duten gazteek, kirol materiala maileguan hartzeko aukera izango dute. Atzo jarri zuten martxan zerbitzua, eta hilaren 27ra arte izango da zabalik. Hondar Kirolak-en gunea asteartetik ostiralera irekitzen dute, 16:00etatik 20:00etara. Egitasmoari buruzko informazioa emateko etxola bat jarri dute hondartzan bertan. Herriko eskubaloi taldekoak izango dira bertan etzira arte. Futbola eta boleibola Prestatu dituzten ekimenen artean, Hondartza Boleibol Txapelketa egingo dute, hilaren 18tik 20ra, Fortuna Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Boleibol Federazioaren laguntzarekin. Horretan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea irekita dago, etxolan bertan. Hilaren 24tik 27ra, berriz, Hondarribia Beach Soccer Cup Txapelketaren hirugarren ekitaldia jokatuko dute. Bertako eta inguruko gazteei zuzenduta dago, eta izena, boleibolean bezala, hondartzako etxolan eman behar da. «Aurten ekimen berri bat martxan jarriko dugu, Udan Hondartzan Blagan izenekoa. Prebentzioko Zerbitzuko hezitzaileek eramango dute [...]
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du aurten ere. «Aisia osasuntsuan» oinarrituta, gazteei topaketa eta parte hartze esparrua erraztu diete horrela. Hondar Kirolak programan herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuaren teknikariekin batera, eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute.
«Hondar Kirolak hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak egiteko ekimena da», esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteria Saileko zinegotziak. Futbol eta boleibol partidak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, hala eskatzen duten gazteek, kirol materiala maileguan hartzeko aukera izango dute. Atzo jarri zuten martxan zerbitzua, eta hilaren 27ra arte izango da zabalik. Hondar Kirolak-en gunea asteartetik ostiralera irekitzen dute, 16:00etatik 20:00etara.
Egitasmoari buruzko informazioa emateko etxola bat jarri dute hondartzan bertan. Herriko eskubaloi taldekoak izango dira bertan etzira arte.
Futbola eta boleibola
Prestatu dituzten ekimenen artean, Hondartza Boleibol Txapelketa egingo dute, hilaren 18tik 20ra, Fortuna Kirol Klubaren eta Gipuzkoako Boleibol Federazioaren laguntzarekin. Horretan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea irekita dago, etxolan bertan.
Hilaren 24tik 27ra, berriz, Hondarribia Beach Soccer Cup Txapelketaren hirugarren ekitaldia jokatuko dute. Bertako eta inguruko gazteei zuzenduta dago, eta izena, boleibolean bezala, hondartzako etxolan eman behar da.
«Aurten ekimen berri bat martxan jarriko dugu, Udan Hondartzan Blagan izenekoa. Prebentzioko Zerbitzuko hezitzaileek eramango dute aurrera. Gazteek beraiek proposatutako gaien gainean gogoeta egiteko, informazioa lortzeko edo zalantzak argitzeko gunea izango da. Pentsamendu kritikorako gunea da ere, baina era berean, solasaldi lasaiak egiteko aukera bat», nabarmendu du Gazteria Saileko zinegotziak.


