Xanisteban Txirrindulari Sariarekin kezkatuta dago Lartaun
Xanisteban Txirrindulari Saria antolatzen 25 urte daramatza Lartaunek. Azken urteetan, baina, krisia nabaritu dute antolatzaileek, bereziki udalaren laguntzen aldetik. Horrez gain, diru laguntzak beste arlo batzuetatik lortzea geroz eta zailago dela g...
Xanisteban Txirrindulari Saria antolatzen 25 urte daramatza Lartaunek. Azken urteetan, baina, krisia nabaritu dute antolatzaileek, bereziki udalaren laguntzen aldetik. Horrez gain, diru laguntzak beste arlo batzuetatik lortzea geroz eta zailago dela gogorarazi dute.
Egoerak horrela irauten badu, Lartaungo kideek azterketa sakonaren beharra ikusten dute. Aurtengo proba egiteko konpromisoa hartu dute, baina dudan dago probaren etorkizuna.