Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

San Miguel Liga irabazteko hautagai serioa dela berretsi du Hondarribiak asteburuan

admin
Hondarribia
2012/07/10
Lautik hiru. Hori da San Miguel Ligan Hondarribiak daraman bandera kopurua. Aurreko asteburuan erakutsi zuen ligarako hautagai sendoa zela, baina pasa denean berretsi du orain arteko talde indartsuena dila.   Larunbatean Portugaleten Kaiku gainditu zuten, bost segundoko aldeagatik. Txanda berean parte hartu zuten sestaoarrek eta hondarribiarrek, eta Urdaibairekin batera, azken txanpa polita eskaini zuten traineruek. Txanda horretan zegoen San Juan ere, eta azkenean laugarren bukatu zuen, irabazleengandik ia hamar segundora. San Pedro bosgarrena izan zen.   Herengungo EuskoLabel Banderako irabazlea ezagutzeko epaileen erabakia itxaron behar izan zen. Izan ere, berdeek hamasei ehuneneko aldea atera zioten Tirani. Ohorezko txandan ere gorriak ikusi behar izan zituzten hondarribiarrek Kaiku atzean uzteko. Oarsoaldeko traineruak, berriz, bezperan baino kaskarrago ibili ziren. San Juan zortzigarrena izan zen, eta San Pedro, berriz, bederatzigarrena.   Hondarribia da Ligako liderra, 45 punturekin. Kaikuk baino bi gehiago ditu. Euren atzetik hiruko taldetxo bat dago, bi punturen aldean. Hor dago San Juan, bosgarren, 34 punturekin. Postu bat beherago dago San Pedroko Libia ontzia.       San Juan, Euskotren Ligan   Neskek asteburuan hasi dute traineruen denboraldia. Gipuzkoako Ligarako puntuez gain, Euskotren Ligara nor sailkatzen zen erabaki dute asteburuan (baita bertako lehenengo puntuak banatu ere). Getaria-Tolosa sailkatuta zegoen jada (iazko garaileak izan zirelako), eta beste hirurak honakoak izan dira: Zumaia (larunbatean gailendu ziren), Galizia (herenegungo irabazleak) eta San Juan. Liga nagusian sartzeko faboritoak ziren hirurak, eta aurreikuspenak berretsi dituzte.   Hibaika eta Hondarribia kanpoan geratu dira, Oriorekin batera.   Bestalde, KAE1en, Hondarribia B sailkapen orokorreko hamargarren postuan dago, bi estropada lehiatu ondoren. Azken aurrekoa izan zen Elantxoben, eta bederatzigarren Santurtzin. Orio izan da jaun eta jabe orain arteko bi estropadetan.   KAE2ko lehia, berriz, Pasaiako badian jokatu zuten, herenegun. Bertan ere oriotarrak nagusi, B eskifaia, kasu horretan. Eurengandik bi segundo eskasera Trintxerpe gelditu zen. Sailkapen orokorreko berdinketa hautsi zen horrela. San Pedro B, berriz, bosgarrena izan zen estropadan. Laugarrenarekin berdinduta jarraitzen dute sailkapen orokorrean. Hibaika 11. izan zen, Luanco eta Santanderren aurretik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.