Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzako Zentroan izen-ematea zabalik da
Lanbidea ikasi, DBHko titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteentzako da Pasaiako Udalak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Prestakuntzako zentroa. Trintxerpen dago eta sukaldaritza eta iturgintza tailerrak eskain...
Lanbidea ikasi, DBHko titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteentzako da Pasaiako Udalak kudeatzen duen Hasierako Lanbide Prestakuntzako zentroa. Trintxerpen dago eta sukaldaritza eta iturgintza tailerrak eskaintzen ditu, DBHn ezarritako helburuak gainditu ez dituzten 15 eta 18 urte arteko gazteentzat. Lanbide bat irakatsiz, lan-munduan sartzeko aukera erraztu nahi die prestakuntza zentroak gazteei, baita DBHko titulua eskuratu ahal izateko Hizkuntza eta zientzia ezaguerak eman ere. Era berean, gaztearen heldutasunean eragitea eta laguntzea da zentroaren helburua.
Zentroan izena ematen duten gazteek bi ikasturte osatu behar dituzte. Lehengo ikasturtean aukeratzen duten lanbiderako trebetasunak eta ezaguerak eskuratzen dituzte. Horrez gain, DBHrako prestakuntza jasotzen dute zentroan bertan, eta baita tutoretza eta orientazio zerbitzua ere.
Bigarren ikasturtean, tailerreko zein formazio teorikoarekin jarraitu eta 350 ordu egiten dituzte enpresetan, praktikaldian. Prestakuntza laneko zentroetan.Era berean, Erdi Mailako Heziketa Zikloko atariko probarako prestakuntza jasotzen dute, tutoretza eta orientazio zerbitzuarekin batera.
Bisitak eta matrikulak egiteko telefono zenbaki honetara dei daiteke: 943 404894, baita ondoko posta elektronikora idatzi: cip@pasaia.net. Izen-ematea hilaren 13ra arte dago zabalik.