Julen Mendoza Zintzilik irratian
Bihar Julen Mendozari elkarrizketa egingo diote, 20:00etatik aurrera, Zintzilik irratian. Alkatetzan egin duen lehen urtearen errepasoa egiteaz gain, aurrera begirako proiektu eta erronkei buruz galdetuko diote. Entzuleek ere aukera izango dute parte h...
Bihar Julen Mendozari elkarrizketa egingo diote, 20:00etatik aurrera, Zintzilik irratian. Alkatetzan egin duen lehen urtearen errepasoa egiteaz gain, aurrera begirako proiektu eta erronkei buruz galdetuko diote. Entzuleek ere aukera izango dute parte hartu eta euren galderak eta zalantzak botatzeko, 20:30etik aurrera. 943 52 74 07 telefono zenbakira deitu beharko dute, horretarako.
Dagoeneko Zintzilik irratiko zenbait programek bukatu dute denboraldia, eta aste honetan bertan agurtuko da datorren denboraldira arte Erretegia. Denboraldia hilaren 21eko saio bereziarekin bukatuko dute.

