Jaizkibelgo ondare megalitikoa azalduko du Arma Plaza Fundazioak
Arma Plaza Fundazioak kultur ikustaldi bat antolatu du, Jaizkibelera, larunbaterako, Hondarribiko ondare megalitikoaren berri emateko. Irteerak lau ordu iraungo du, eta ibilbidea, guztira, lau bat kilometrokoa izango da. Parte hartzaileak 08:45ean elkartuko dira Hondarribiko garai bateko Paradoreko aparkalekuan, eta bisita 09:00etan hasiko dute. Jaizkibelgo gainaldetik Erramutzera joango dira, ondoren Guadaluperantz, Jaizkibel III eta Jaizkibel IV trikuharrien ondotik igaro, eta hortik Zioso parajera jaitsiko dira; bertan dago duela gutxi aurkitu zuten Zioso trikuharria. Gune horretatik abiapuntura itzuliko dira beste bide batetik, Jaizkibel V eta Jaizkibel VI bisitatuko dituzte, eta ahal badute Atxiñar trikuharrira era jaitsiko dira. Bukatzeko, Iskulin trikuharria ikusiko dute, aparkalekutik 500 bat metrora. Ikustaldi osoan zehar emango diren azalpenak Lurrailan enpresaren eskutik joango dira. Izena emateko Arma plazara joan edo 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek. Kultur ondarea Arma Plaza Fundazioaren helburua da Hondarribiko kultur ondarea kudeatu eta sustatzea. Hiriko ondareari balioa ematearen aldeko apustua egin dute, inbertsio publikoetatik aberastasuna sortzeko. Fundazioa sortzeko ideia ia hamabost urtez eta «borondate hutsez» lanean daraman Historiaren Lagunak elkartearena izan zen. Aurten, fundazioa «era funtzionalean» lantzen hasi dira, eta bi lantalde sortu dituzte.
Arma Plaza Fundazioak kultur ikustaldi bat antolatu du, Jaizkibelera, larunbaterako, Hondarribiko ondare megalitikoaren berri emateko. Irteerak lau ordu iraungo du, eta ibilbidea, guztira, lau bat kilometrokoa izango da.
Parte hartzaileak 08:45ean elkartuko dira Hondarribiko garai bateko Paradoreko aparkalekuan, eta bisita 09:00etan hasiko dute.
Jaizkibelgo gainaldetik Erramutzera joango dira, ondoren Guadaluperantz, Jaizkibel III eta Jaizkibel IV trikuharrien ondotik igaro, eta hortik Zioso parajera jaitsiko dira; bertan dago duela gutxi aurkitu zuten Zioso trikuharria. Gune horretatik abiapuntura itzuliko dira beste bide batetik, Jaizkibel V eta Jaizkibel VI bisitatuko dituzte, eta ahal badute Atxiñar trikuharrira era jaitsiko dira. Bukatzeko, Iskulin trikuharria ikusiko dute, aparkalekutik 500 bat metrora. Ikustaldi osoan zehar emango diren azalpenak Lurrailan enpresaren eskutik joango dira. Izena emateko Arma plazara joan edo 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.
Kultur ondarea
Arma Plaza Fundazioaren helburua da Hondarribiko kultur ondarea kudeatu eta sustatzea. Hiriko ondareari balioa ematearen aldeko apustua egin dute, inbertsio publikoetatik aberastasuna sortzeko. Fundazioa sortzeko ideia ia hamabost urtez eta «borondate hutsez» lanean daraman Historiaren Lagunak elkartearena izan zen. Aurten, fundazioa «era funtzionalean» lantzen hasi dira, eta bi lantalde sortu dituzte.