Ikuskako antolatzaileek hamalaugarren edizioaren deialdia egin dute
Ikuska, Pasaiako Film Laburren 14. Erakustaldia azaroaren 17tik 24ra izango da aurten. Antolatzaileek lanak jasotzeko epea zabaldu dute. Interesdunek irailaren 7ra arteko epea dute lanak bidaltzeko. Aurkezten diren filmak 2010ko urtarrilaren 1etik hona egindakoak izan behar dute, eta lehenago egindakoak ez dituztela onartuko ohartarazi dute. Filmak, gutxienez, 25 minutu iraun behar dute. Gaia eta generoa libreak dira eta filmak mutuak nahiz soinudunak izan daitezke. Hizkuntza aldetik, soilik aukeratuko dira elkarrizketak eta/edo azpitituluak -halakorik izanez gero- euskaraz edo gazteleraz dituztenak. Film laburrak bidaltzeko bi aukera daude. On line bidali daitezke, Ikuskaren web orriaren bitartez, Movibeta esteketan klikatuz, edo Nortasun Agiria eskaneatuta edo beste edozein informazio e-mail honetara bidalita: info@ikuska.net. Ohiko postaz ere bidali daitezke lanak, DVDko kopiarekin batera, ondorengoak atxikita: zuzendariaren edo ekoizlearen nortasun agiriaren zenbakia; Izen emateko orria beteta, (web orrian dago)edo bestela, izen-emate fitxan eskatzen diren datuekin betetako fitxa. Bi helbide hauetako batera bidali behar dira lanak: Trintxer Kulturala, Ulia etorbidea, 13 bis, behea, 20110 Pasaia, Gipuzkoa edota Trintxer Kulturala, 35. posta kutxa, 20110 Pasaia, Gipuzkoa. Sariak: IKUSKA 2010ko film labur onenari: 1200 euro. Epaimahaiaren sari berezia: 500 euro. Zuzendari onenari: 600 euro. Epaimahaiaren saria: 500 euro. Emakumezko aktore onenari: 500 euro. Xabier Portugal saria: 500 euro. Gizonezko aktore [...]
Ikuska, Pasaiako Film Laburren 14. Erakustaldia azaroaren 17tik 24ra izango da aurten. Antolatzaileek lanak jasotzeko epea zabaldu dute. Interesdunek irailaren 7ra arteko epea dute lanak bidaltzeko.
Aurkezten diren filmak 2010ko urtarrilaren 1etik hona egindakoak izan behar dute, eta lehenago egindakoak ez dituztela onartuko ohartarazi dute. Filmak, gutxienez, 25 minutu iraun behar dute.
Gaia eta generoa libreak dira eta filmak mutuak nahiz soinudunak izan daitezke.
Hizkuntza aldetik, soilik aukeratuko dira elkarrizketak eta/edo azpitituluak -halakorik izanez gero- euskaraz edo gazteleraz dituztenak.
Film laburrak bidaltzeko bi aukera daude. On line bidali daitezke, Ikuskaren web orriaren bitartez, Movibeta esteketan klikatuz, edo Nortasun Agiria eskaneatuta edo beste edozein informazio e-mail honetara bidalita: info@ikuska.net. Ohiko postaz ere bidali daitezke lanak, DVDko kopiarekin batera, ondorengoak atxikita: zuzendariaren edo ekoizlearen nortasun agiriaren zenbakia; Izen emateko orria beteta, (web orrian dago)edo bestela, izen-emate fitxan eskatzen diren datuekin betetako fitxa. Bi helbide hauetako batera bidali behar dira lanak: Trintxer Kulturala, Ulia etorbidea, 13 bis, behea, 20110 Pasaia, Gipuzkoa edota Trintxer Kulturala, 35. posta kutxa, 20110 Pasaia,
Gipuzkoa.
Sariak:
IKUSKA 2010ko film labur onenari: 1200 euro.
Epaimahaiaren sari berezia: 500 euro.
Zuzendari onenari: 600 euro.
Epaimahaiaren saria: 500 euro.
Emakumezko aktore onenari: 500 euro.
Xabier Portugal saria: 500 euro.
Gizonezko aktore onenari: 500 euro.