Hondar Kirolak proiektua martxan jarri dute
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du eta aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte hartze esparrua eskainiko diete. Hondar Kirolak programan, herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuko teknikariekin batera eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute. “Hondar Kirolak VIII proiektua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza” esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. Futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, eskatzen duten gazteentzat kirol materialen mailegua eskainiko dute. Gaur jarri dute martxan zerbitzua eta hilaren 27a arte izango da irekita. Hondar Kirolak asteartetik ostiralera irekitzen dute, arratsaldeko lauetatik zortzietara. Hondar Kirolak programarentzat informaziorako etxola bat jarri dute, eta etzi arte, Hondartza Eskubaloiaren inguruan animazioak egingo dituzte.
Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du eta aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte hartze esparrua eskainiko diete. Hondar Kirolak programan, herriko gazte boluntarioek lagunduko dute, zerbitzuko teknikariekin batera eta esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango dute.
“Hondar Kirolak VIII proiektua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza” esan du Txomin Sagarzazuk, Gazteriako zinegotziak. Futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte batez ere, eta era berean, eskatzen duten gazteentzat kirol materialen mailegua eskainiko dute. Gaur jarri dute martxan zerbitzua eta hilaren 27a arte izango da irekita. Hondar Kirolak asteartetik ostiralera irekitzen dute, arratsaldeko lauetatik zortzietara.
Hondar Kirolak programarentzat informaziorako etxola bat jarri dute, eta etzi arte, Hondartza Eskubaloiaren inguruan animazioak egingo dituzte.