Gezia botatzeaz harago
Hankak dianaren perpendikularrean jarri, arkua esku batean, gezia jarri, soka kokotsaren azpialderaino tenkatu, objektibotik dianaren erdialdea bilatu, eta bota. Horiek dira arkua lehen aldiz botatzerakoan egin beharreko urratsak. Baina, Ostadar taldeak arku tiraketa hori baino gehiago dela erakutsi nahi du. Horretarako prestatzen dituzte urtero arku tiraketa jardunaldiak. Kirol hori zer den erakutsi, inoiz probatu ez duenari aukera eman, eta era berean, maila bat dutenak nola lehiatzen diren erakutsi nahi izaten dute Errenteria-Oreretako Fanderia futbol zelaian izandako jardunaldi horien bidez. Larunbat goizean, hain zuzen, hasiberrien txanda izan zen, eta ume zein heldu ibili ziren diana bete-betean emateko teknika barneratzen. Arratsaldean, berriz, goi mailako tiratzaileen txanda izan zen, eta Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren, lehenengoz, herrian: Miren Ferrer izan zen onena arku errekurbatu eran emakumeetan, eta Sergio Fernandez, berriz, gizonetan. Gazteetan, Alaia Sanchezek lortu zituen puntu gehien. Hirurak Ostadar elkartekoak dira. 2006an hasi zen Txema Etxeberria Ostadarreko kidea, talde batekin elkarlanean, kirol horren formazioaren beharraz hausnartzen, eta orain urtebete hasi zen elkartea Langaitz Ikastolan egunero biltzen. Horren bidez, batik bat 8 urtetik gorako haurrak trebatzea da xedea, lehiatzeko adinako teknika har dezaten. Egun hamalau kide dira. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 urte bete arte haurren parte hartzea debekatzen du, eta pixkanaka hori [...]
Hankak dianaren perpendikularrean jarri, arkua esku batean, gezia jarri, soka kokotsaren azpialderaino tenkatu, objektibotik dianaren erdialdea bilatu, eta bota. Horiek dira arkua lehen aldiz botatzerakoan egin beharreko urratsak. Baina, Ostadar taldeak arku tiraketa hori baino gehiago dela erakutsi nahi du.
Horretarako prestatzen dituzte urtero arku tiraketa jardunaldiak. Kirol hori zer den erakutsi, inoiz probatu ez duenari aukera eman, eta era berean, maila bat dutenak nola lehiatzen diren erakutsi nahi izaten dute Errenteria-Oreretako Fanderia futbol zelaian izandako jardunaldi horien bidez.
Larunbat goizean, hain zuzen, hasiberrien txanda izan zen, eta ume zein heldu ibili ziren diana bete-betean emateko teknika barneratzen. Arratsaldean, berriz, goi mailako tiratzaileen txanda izan zen, eta Gipuzkoako Txapelketan aritu ziren, lehenengoz, herrian: Miren Ferrer izan zen onena arku errekurbatu eran emakumeetan, eta Sergio Fernandez, berriz, gizonetan. Gazteetan, Alaia Sanchezek lortu zituen puntu gehien. Hirurak Ostadar elkartekoak dira.
2006an hasi zen Txema Etxeberria Ostadarreko kidea, talde batekin elkarlanean, kirol horren formazioaren beharraz hausnartzen, eta orain urtebete hasi zen elkartea Langaitz Ikastolan egunero biltzen. Horren bidez, batik bat 8 urtetik gorako haurrak trebatzea da xedea, lehiatzeko adinako teknika har dezaten. Egun hamalau kide dira.
Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak 14 urte bete arte haurren parte hartzea debekatzen du, eta pixkanaka hori aldatzen joatea dute helburu Ostadarreko kideek.
Horretarako, harremanetan daude aldundiarekin zein udalarekin, eta bide batez, Langaitz ikastetxean Euskal Herriko lehen arku tiraketa eskola sortu nahi dute. Orain ez dute azpiegitura zein formatzaile nahikorik, eta eskola sortzeak bi alderdi horiek indartzea ekarriko luke, Etxeberriaren arabera.
Helburua, ordea, ez da haurrei formazioa ematea soilik; arku tiraketarekiko edozein kezkari erantzutea baizik. Beraz, heldu zein haurrek ateak irekita dituzte zaletu moduan aritzeko edo kirol horretan garatzeko.
Interesa dutenak astelehenetik ostiralera pasatu daitezke Langaitz ikastetxetik, 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 13:00etara. Kirol hori pertsona guztiei irekita dagoela azaldu du Etxeberriak, eta batik bat, banakako kirolak nahiago dituztenentzat.