‘Ez nire izenean’
Ana Konpañon Valdibieso. Prentsan irakurri dudanez, aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omendu nahi du, eta horien artean, Ule jauna. Hemendik nire erabateko ezadostasuna adierazi nahi dut. Guztiok dakigu Ule jaunak urte askotan zuzendu z...
Ana Konpañon Valdibieso. Prentsan irakurri dudanez, aurten Errenteriako Udalak Alabergako danborrada omendu nahi du, eta horien artean, Ule jauna. Hemendik nire erabateko ezadostasuna adierazi nahi dut. Guztiok dakigu Ule jaunak urte askotan zuzendu zuela Alabergako danborrada. Era berean, guztiok dakigu gizon horrek publikoki esan zuela berak danborrada zuzentzen zuen bitartean emakumeek ez genuela bertan parte hartuko. Eta hitz horien gainean, ez du inoiz barkamenik eskatu.
Ez dut ulertzen nola udalak aurkez ditzakeen halako proposamenak. Alegia, nola saritu ditzakeen emakumeek herriko bizitza sozial eta kulturalean parte hartzea galarazten duten pertsonak. Edozein berdintasun politikaren kontra doa.
Errenteriako zinegotziak: berdintasuna ez da euren eskubideen alde borroka egiten duten emakumeak galarazten dieten pertsonekin parekatzea. Horrenbestez, ez dut nahi izendapen hori nire izenarekin joatea, ezta nire botoarekin ere.