David Perez, 23 urtez azpiko Munduko Slalom Txapelketara
David Perez Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistak aste honetan Wasau herrian (Wisconsin, AEB) egingo duten gazteen eta 23 urtez azpikoen Munduko Slalom Taxpelketan parte hartuko du. Gaur hasiko da lehiaketa, baina irundarrak osteguna arte itxaron...
David Perez Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistak aste honetan Wasau herrian (Wisconsin, AEB) egingo duten gazteen eta 23 urtez azpikoen Munduko Slalom Taxpelketan parte hartuko du. Gaur hasiko da lehiaketa, baina irundarrak osteguna arte itxaron beharko du debutatzeko. 10:00etan hasiko da bere proba; Perezek 23z azpikoetan parte hartuko du, C1 modalitatean.
Txapelketa jarraitzeko interesdunek webgune honetan ikus ditzakete jaitsierako eta emaitz guztiak.

