Boxeo gaua izango da larunbatean, Beraunen
Paco Bueno gimnasioko boxeolariek erakustaldia egingo dute Beraungo balioanitzeko pistan, larunbatean, 22:30etik aurrera. Paco Buenoko boxeolariak izango dira gehiengoak ringean, baina eurekin batera, Zumaia, Anoeta, Gasteiz eta Zaragozatik etorritako ...
Paco Bueno gimnasioko boxeolariek erakustaldia egingo dute Beraungo balioanitzeko pistan, larunbatean, 22:30etik aurrera. Paco Buenoko boxeolariak izango dira gehiengoak ringean, baina eurekin batera, Zumaia, Anoeta, Gasteiz eta Zaragozatik etorritako boxeolariak ere ariko dira.
Honakoak dira borrokak:
- Lito (Zumaia)-Zakaria (Gasteiz)
- Paola (Paco Bueno)-Iris (Paco Bueno)
- Alfonso (Paco Bueno)-Adolfo (Paco Bueno)
- Jose Caballero (Paco Bueno)-Mafu (Gasteiz)
- Ion Nagore (Paco Bueno)-Yakoba (Gasteiz)
- Mohamed (Paco Bueno)-Israel (Gasteiz)
- Fernando Suarez (Paco Bueno)-David (Gasteiz)
- Leandro Berreute (Anoeta)-Josu (Zaragoza).
Sarrerak dagoeneko eros daitezke Paco Bueno gimnasioan. Aulkietako sarrerek 15 euro balio dute, orokorrek 12 euro, eta haurrentzakoek 5 euro.