Asteburuan agurtuko du denboraldia Mogambok
Ostiralerako eta larunbaterako antolatu dituzte kontzertuak, barrutian Karmengo Amaren jaiak antolatzen dituztela baliatuta. Ostiralerako, Thrash jaialdia antolatu dute, War-Head (Kroazia), FPV (Santurtzi), eta Hilotz (Lasarte) taldeekin. 21:00etan has...
Ostiralerako eta larunbaterako antolatu dituzte kontzertuak, barrutian Karmengo Amaren jaiak antolatzen dituztela baliatuta. Ostiralerako, Thrash jaialdia antolatu dute,
War-Head (Kroazia), FPV (Santurtzi), eta Hilotz (Lasarte) taldeekin. 21:00etan hasiko da kontzertua. Larunbatean berriz, II Mojito Workin’ con Temblores (Irun), eta Gora Gora Kids (Gipuzkoa) taldeek joko dute. Ondoren, DJak: Dr. Punko (Gure Gauza), The Boston Man (Gure Gauza) eta J. Simone (Oviedo). Larunbateko kontzertua 21:00etan hasiko da baita ere. 10 euro balio ditu ostiraleko kontzertuak eta 5 euro larunbatekoak.