Arrandegiaren gainekoak erabakiko dituzte gaurko plenoan
Ezohiko udalbatzarra deituta dago gaurko, 19:30etik aurrera, Arizabalon. Aztertuko dituztenen artean dago, nahiko hautsa harrotu duen San Pedroko arrandegi berriaren ingurukoa. Horrez gain, Trintxerpeko jubilatuen etxeko taberna ustiatzeko hitzarmena, ...
Ezohiko udalbatzarra deituta dago gaurko, 19:30etik aurrera, Arizabalon. Aztertuko dituztenen artean dago, nahiko hautsa harrotu duen San Pedroko arrandegi berriaren ingurukoa. Horrez gain, Trintxerpeko jubilatuen etxeko taberna ustiatzeko hitzarmena, eta Donibaneko gizarte eta kultur ekipamenduaren obren bigarren fasea esleitzeko daude. Ogasunaren atalean, 2012-2015 ekonomia eta finantza plana aurkeztu eta bozkatuko dute eta pertsonalaren atalean, plantilla eta lanpostu zerrendaren aldaketa.