Orereta Kafea txapeldun eta txapeldunorde Donosti Cupen
Ostiralean bukatu zen Donosti Cup txapelketa, eta herriko ordezkarien artean, Orereta Kafea nabarmendu da: txapeldun izan da B19 mailan, eta txapeldunorde, berriz, B15 mailan. Kontsolazio fasean beste herriko talde bat ere ondo ibili da: Touring. G18 m...
Ostiralean bukatu zen Donosti Cup txapelketa, eta herriko ordezkarien artean, Orereta Kafea nabarmendu da: txapeldun izan da B19 mailan, eta txapeldunorde, berriz, B15 mailan. Kontsolazio fasean beste herriko talde bat ere ondo ibili da: Touring. G18 mailan txapeldunorde izan da.
27 herrialdetako 390 taldek jokatu dituzte partidak Gipuzkoako zenbait herritan, hogei egoitzatan. Fanderian eta Beraungo futbol zelaietan ere ibili dira partidak jokatzen. Talde horiek guztiak hamahiru kategoriatan banatu dituzte (zortzi mutilenak eta bost emakumeenak). Munduko txoko askotatik etorritako jokalariak bertaratu dira, hala nola, Frantzia, Portugal eta AEB Ameriketako Estatu Batuetatik.

