
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak Karaezera (Bretainia) bidaia antolatu du. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) it...

Antxoko sanferminak bukatu dira, baina txikiek badute oraindik non gozatu. gaur, egun osoan, barrakak euro batean dituzte.

Ostiralean bukatu zen Donosti Cup txapelketa, eta herriko ordezkarien artean, Orereta Kafea nabarmendu da: txapeldun izan da B19 mailan, eta txapeldunorde, berriz, B15 mailan. Kontsolazio fasean beste herriko talde bat ere ondo ibili da: Touring. G18 m...

Etzidamu literatura tailerra egingo dute, 16:00etatik aurrera, Zuloaga Etxean. William Traver idazlearen Verano y amor liburua landuko dute. Guztira, hiru tailer antolatu dituzte, literaturazaleek esperientziak trukatzeko.

Donostiako Monpasen eraikitzeko garai batean aurkeztutako pasarela proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar zuen diru laguntza Behobian antzerako proiektu batera bideratzeko Jose Antonio Santano alkateak joan den astean egindako eskaera kritikatu dute Irungo jeltzaleek. “Donostiako pasabidera zuzenduta dagoen kopurua aurrekontu-sail zehatz batean jasotzen da, beraz, izen abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako kopurua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoy jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak. EAJk uste du Behobia eta Azken Portu Bidasoaren ertzetik pasarela baten bidez lotzea “ideia interesgarria” litzatekeela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako lehentasunak” daudela uste dute. Gai berari lotuta ere, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela iritzi du Iridoyk: “Behar hau Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahaigaineratu zen iaz, eta badaezpadako esku-hartzeak ibaiak gainezka egitea ekidingo luke”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoaren dragatzeari dagokionean egoera zertan den galdetuko dutela esan du Iridoyk. Horregatik guztiagatik, komunikabideetan azaltzea besterik ez duela bilatu leporatu diote jeltzaleek Santano alkateari. “Komunikabideen oihartzuna baino bilatzen ez duten eta, behintzat modu horretara errealitate bilakatzeko aukerarik ez duten proiektuak aurkeztea utz dezala eta bere ahaleginak hiritarrek dituzten lehentasun handiagoko behar garrantzitsuetara bideratzea eskatzen diogu alkateari”, gaineratu [...]

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, joan den astean liztor asiatikoen habia bat kendu zuten Lartzabaleko etxeetan, eta horrenbestez, Errenteria-Oreretan kentzen duten hirugarrena izan da. Udalak zenbait tranpa jarri ditu horien hedapena mugatu eta kontrolatzeko. Izan ere, liztor horiek kaltegarriak dira bertako ekosistemarentzat, bertako erleak hiltzen baititu. Horregatik, laguntza eskatu die herritarrei halako habiak aurkitzeko. Ikusiz gero, 943 34 43 43 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute edo udaltzaingoa[a bildua]errenteria.net helbidera idazteko.

Irungo Udaleko Bildu koalizioaren udal taldeak tamalgarritzat jo du Esabeko langileen egoera, lau hilabete daramatelako soldata kobratu gade. Irunen, Espainiako Zerga Agentziak Zaisako dorrean dituen bulegoen garbiketaz arduratzen da Esabe. “Langileek esan digutenez, enpresak ogasunetik dirua jaso egiten du eta gainera soldata jaso ez arren langileek lan egiten dute. Gure ustetan, egoera injustu eta tamalgarria da. Beste behin, langileen eskubideen urraketa baten aurrean aurkitzen gara eta beste behin ere azpikontrata baten kudeaketa dago guzti honen atzean”, adierazi dute. Bilduk “babes osoa” adierazi die Esabeko langileei eta “beraien aldarrikapenekin eta borrokarekin bat egiten” dutela esan dute.

Hondarribia Blues Festival jaialdia ospatuko dute ostegunetik igandera eta nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray...

Datorren asteburuan Tourrera joatekoak ziren Astarloza taldekoak, baina txirrindulariak lasterketa utzi behar izan duenez, bertan behera utzi dute irteera. Astarlozak eroriko bat izan zuen lehengo ostiralean, eta ukalondoa puskatu. Ondorioz, lasterketa utzi behar izan zuen txirrindulari sanpedrotarrak.