Karaezera bidaia antolatu dute
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak Karaezera (Bretainia) bidaia antolatu du. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) it...
Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak Karaezera (Bretainia) bidaia antolatu du. Abuztuaren 8an (asteazkena) aterako dira Bretainia aldera. 08:00etan jarri dute hitzordua, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan. Itzuli, berriz, abuztuaren 13an (astelehena) itzuliko dira, toki berera, ilunabarrean.
Joateko interesa duten helduek, 180 euro ordaindu behar dituzte, eta gazteek 140. Hori bai, gaztetxoenek —18 urtera artekoek— arduradun batekin joan beharko dute. Izena eman aurretik, diru hori sartu behar dute, Euskadiko Kutxako honako kontu zenbakian: 126.1.03143.1. Ordainduta, ordainagiria udaletxera eraman behar dute interesdunek, eta bertan izena eman.
Gaurtik ostegunera (hilaren 12ra), Karaezera inoiz joan ez direnek dute izena emateko aukera. Gainontzekoek, berriz, etzitik hilaren 30era eman ahal izango dute. Guztira, 50 pertsonako taldea osatu arte, horixe baita autobusaren plaza kopurua. Senidetza elkarteak nabarmendu duenez, izena ematen dutenen artean, oiartzuarrek izango dute lehentasuna.

