EAJ: “Bidasoa gaineko pasabidea ez da lehentasuna”
Donostiako Monpasen eraikitzeko garai batean aurkeztutako pasarela proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar zuen diru laguntza Behobian antzerako proiektu batera bideratzeko Jose Antonio Santano alkateak joan den astean egindako eskaera kritikatu dute Irungo jeltzaleek. “Donostiako pasabidera zuzenduta dagoen kopurua aurrekontu-sail zehatz batean jasotzen da, beraz, izen abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako kopurua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoy jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak. EAJk uste du Behobia eta Azken Portu Bidasoaren ertzetik pasarela baten bidez lotzea “ideia interesgarria” litzatekeela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako lehentasunak” daudela uste dute. Gai berari lotuta ere, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela iritzi du Iridoyk: “Behar hau Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahaigaineratu zen iaz, eta badaezpadako esku-hartzeak ibaiak gainezka egitea ekidingo luke”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoaren dragatzeari dagokionean egoera zertan den galdetuko dutela esan du Iridoyk. Horregatik guztiagatik, komunikabideetan azaltzea besterik ez duela bilatu leporatu diote jeltzaleek Santano alkateari. “Komunikabideen oihartzuna baino bilatzen ez duten eta, behintzat modu horretara errealitate bilakatzeko aukerarik ez duten proiektuak aurkeztea utz dezala eta bere ahaleginak hiritarrek dituzten lehentasun handiagoko behar garrantzitsuetara bideratzea eskatzen diogu alkateari”, gaineratu [...]
Donostiako Monpasen eraikitzeko garai batean aurkeztutako pasarela proiektua gauzatu ezean, Espainiako Gobernuak obra horretara bideratu behar zuen diru laguntza Behobian antzerako proiektu batera bideratzeko Jose Antonio Santano alkateak joan den astean egindako eskaera kritikatu dute Irungo jeltzaleek. “Donostiako pasabidera zuzenduta dagoen kopurua aurrekontu-sail zehatz batean jasotzen da, beraz, izen abizenak ditu. Horrenbestez, ez zaigu serioa iruditzen Santano jaunak egin duen eskaera, jakinda Monpaseko pasabidera zuzendutako kopurua ez dela Behobia eta Azken Portu lotuko lituzkeen egitasmora bideratuko”, azaldu du Xabier Iridoy jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak.
EAJk uste du Behobia eta Azken Portu Bidasoaren ertzetik pasarela baten bidez lotzea “ideia interesgarria” litzatekeela, baina “krisi sakona bizi dugun garai honetan bestelako lehentasunak” daudela uste dute. Gai berari lotuta ere, ibaia dragatzea ezinbestekoa dela iritzi du Iridoyk: “Behar hau Pirinioetako Nazioarteko Batzordeak egindako bileran mahaigaineratu zen iaz, eta badaezpadako esku-hartzeak ibaiak gainezka egitea ekidingo luke”. Hurrengo bozeramaileen batzordean Bidasoaren dragatzeari dagokionean egoera zertan den galdetuko dutela esan du Iridoyk.
Horregatik guztiagatik, komunikabideetan azaltzea besterik ez duela bilatu leporatu diote jeltzaleek Santano alkateari. “Komunikabideen oihartzuna baino bilatzen ez duten eta, behintzat modu horretara errealitate bilakatzeko aukerarik ez duten proiektuak aurkeztea utz dezala eta bere ahaleginak hiritarrek dituzten lehentasun handiagoko behar garrantzitsuetara bideratzea eskatzen diogu alkateari”, gaineratu du EAJren udal bozeramaileak.

