Blues jaialdia iristear da Hondarribira
Hondarribia Blues Festival jaialdia ospatuko dute ostegunetik igandera eta nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray...
Hondarribia Blues Festival jaialdia ospatuko dute ostegunetik igandera eta nazioarteko izen handiak bilduko dituzte Txingudiko badiaren ertzean. Nazioarteko musikarien artean, bi nabarmendu dituzte antolatzaileek: bost Grammy irabazi dituen Robert Cray musikaria eta Eric Sardinas gitarra jotzailea, “slide gitarra teknikan hoberenetarikoa”.
Horrez gain, Hondarribia Crossroad sailari garrantzi berezia eman diote antolatzaileek, “lehen mailako artistak bilduko baitira ekitaldi bakar eta errepikaezina eginez”. Chicagoko musika hartuko dute kontuan aurten Crossroad-en, “Bluesa maite dutenek izango dute aukera Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw-en ahots bereziekin gozatzeko, luxuzko taldeek lagunduta”, azaldu dute jaialdiko antolatzaileek.

