Pasaiako XXVIII. Ikurrina aurkeztu dute
KAE Ligak antolatuta eta Pasaiako Udalak babestuta Pasaiako XXVIII. ikurrina jokatuko da bihar (hilak 8), 12:00etatik aurrera. . Ohi bezala, erlojupeko estropada izango da, eta bi kale izango dira. Traineruak hiru itsas milia osatu beharko dituzte...
KAE Ligak antolatuta eta Pasaiako Udalak babestuta Pasaiako XXVIII. ikurrina jokatuko da bihar (hilak 8), 12:00etatik aurrera. . Ohi bezala, erlojupeko estropada izango da, eta bi kale izango dira. Traineruak hiru itsas milia osatu beharko dituzte, eta lau ziaboga eman. Hiru txandatan arrun egingo dute. Ontziek badia barrualderantz irtengo dira, irteerako zein helmugako balizak ababor utziz.
Atzo (Hilak 6) aurkeztu zuten estropada, Pasaiako udaletxe zaharrean, udaleko ordezkariak bertan zirela. Donibaneko Joxean Goikoetxeak gogoratu zuenez, estropada hau, garai batean San Ignacio egunez ospatzen zen. Liga profesionalizatzen hasiz geroztik, ordea, data aldatzen joan da.
Biharko estropada Trintxerperen izenean jokatuko den arren, Pasaiako klub guztien artean antolatu dute, eta horregatik, atzoko aurkezpenean Pasaiako lau arraun klubetako ordezkariek parte hartu zuten.
Estropadaren babesle nagusia Pasaiako Udala dela nabarmendu zuen Goikoetxeak, eta Lezoko Oreretako eta Oiartzungo udalek garaikurra eman dutela aipatu zuen.