Parte hartze handiarekin, martxan da I. Bloke Txapelketa
Parte hartze handiarekin hasi da I. Bloke Txapelketa
Gazte Asanbladako Eskalada taldeak antolatuta parte hartze handiarekin eta giro paregabean hasi da Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia Kabia espazio kreaktiboan. Hasiberrien txanda izan da goiz partean eta jende ugari bildu da izena eman eta eskalada txapelketan parte hartzeko zein proba ikusteko. Ordubietan etenda, 15:30ean ekingo diote berriz txapelketari. Orduan Hasiberrien Mailako finala jokatuko dute eta ordu eta erdi beranduago Herrikoien Mailako finala. 18:30etik aurrera, berriz, Elite Mailako eskalatzaileek hartuko dute Kabia.

