Senperekoa salatzeko
Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako best...
Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, herenegun, Senpereko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten. Niessen merkataritza zentroaren atarian bildu ziren hamarnaka herritar emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako beste hilketa bat gaitzesteko. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ere bat egin zuen deialdiarekin. Ostiralean hil zuen tiroz, ustez, 85 urteko senarrak 42 urteko emaztea.

