Gizon baten gorpua aurkitu dute
Gizon baten gorpua aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Errenteria-Oreretako lokal batean, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Gorpuak indarkeria zantzurik ez zuela eta deskonposizio egoeran zegoela gaineratu du. Lokal horren jabearen familiak bere senitartekoa...
Gizon baten gorpua aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Errenteria-Oreretako lokal batean, Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Gorpuak indarkeria zantzurik ez zuela eta deskonposizio egoeran zegoela gaineratu du.
Lokal horren jabearen familiak bere senitartekoa ez zutela aurkitzen jakinarazi zioten Ertzaintzari, eta lonja horretan egon zitekeela. Ertzainak Jose Maria Usandizaga kaleko lokalera joan ziren, eta gizon baten gorpua topatu zuten. Oraindik ez dute identifikatu, baina zantzu guztien arabera, salaketa jarri zutenen senitartekoa da.
Auzitegiko medikua ere bertaratu zen, eta behin-behinean ez du indarkeria zantzurik aurkitu gorpuan.

