Gaur hasiko dira MusikIrun maketa lehiaketako kontzertuak
Gaur gauean hasiko dira MusikIrun maketa lehiaketako bigarren ekitaldiko kontzertuak. Aurkeztutako taldeen artean epaimahaiak hogei hautatu ditu eta horiei zuzenean jotzeko aukera emango zaie, gaurtik hasita. Datozen asteetan ostiral eta larunbatetan b...
Gaur gauean hasiko dira MusikIrun maketa lehiaketako bigarren ekitaldiko kontzertuak. Aurkeztutako taldeen artean epaimahaiak hogei hautatu ditu eta horiei zuzenean jotzeko aukera emango zaie, gaurtik hasita. Datozen asteetan ostiral eta larunbatetan bina kontzertu izango dira Zona Limite aretoan. Emanaldi guztietan sarrera doan izango da, 16 urtetik gorakoentzat.
Kontzertuetara joaterik ez dutenek sarean ikusteko aukera izango dute, datorren astelehenetik aurrera eskegiko baitituzte emanaldiak MusikIrun-en webgunean; dagoeneko talde edo bakarlari bakoitzaren kanta bat ezagutzeko aukera dago. Bertan bozka emateko aukera izango da.
MusikIrun. Kontzertuak
- Uztailak 6: Drakken (Irun) eta Tameralÿn (Hernani).
- Uztailak 7: Morgue (Irun) eta Hilotz (Lasarte-Oria).
- Uztailak 13: Kan (Irun) eta Kail (Irun).
- Uztailak 14: The Rises (lehen ekitaldiko irabazleak) eta Sed de Nubes (Murtzia, Espainia).
- Uztailak 20: Korkut (Irun) eta Margot (Lizartza).
- Uztailak 21: Les Fous (Errenteria) eta June Calsor (Donostia).
- Uztailak 27: DJ Diego Diez (Irun) eta Kulto Kultibo (Irun).
- Uztailak 28: Dinasti (Irun) eta Uxue Urdin (Irun).
- Abuztuak 3: Behatxeroja (Hernani) eta Fatuos Fires (Irun)
- Abuztuak 4: X + Y (Zaragoza, Espainia) eta artista gonbidatua.

