Eusko Jaurlaritzak Ulia eta Jaizkibel babesteko egitasmoa eten duela salatu du Jaizkibel Bizirik-ek
Gaur Aralarrek egindako galderari erantzunez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk onartu du Ulia eta Jaizkibel babesteko planak ez duela oraingoz onartzeko datarik. Jaizkibel Bizirik-en arabera Eusko Jaurlari...
Gaur Aralarrek egindako galderari erantzunez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluk onartu du Ulia eta Jaizkibel babesteko planak ez duela oraingoz onartzeko datarik. Jaizkibel Bizirik-en arabera Eusko Jaurlaritzak “Jaizkibelen kontrako lobby-aren presioei men egin du. Portu Agintaritza eta portuko enpresek osatzen dute, ekologisten ustez, aipatu lobby-a.
Jaizkibel Bizirik-ek kezkagarritzat jo du Eusko Jaurlaritzako ingurumen sailak bere “arduretan erakusten ari den utzikeria” . “Dagozkion ardurak bere egin eta Ulia eta Jaizkibel babesteko planaren tramitazioari premiaz hel diezaion eskatu dio, aipatu planari gizarte eragileek egindako ekarpenak kontuan hartuz”.

