Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aiako Harria Parke Naturalean aisialdi ekintzak egingo dituzte udan zehar

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu ditu ekimenak; uztail eta abuztuan ostiral arratsaldez izango dira Udan, Aiako Harria Parke Naturalean, aisialdi ekintzak izango dira ostiral arratsaldetan, 16:00etatik 18:00etara. Jolasak eta tailerrak egingo dituzte, 6-12 urteko haur eta gaztetxoentzat, doan. Gipuzkoako Parketxe Sareak (GPS) antolatu du uda honetarako eskaintza turistiko hori. Haurrentzako eskaintzaz gain, mendi ibilaldi gidatuak ere antolatu dituzte. Hiru izango dira. Lehenengoa, hilaren 29an egingo dute, Arditurrin. Bigarrena, abuztuaren 11n: Arritxulo-Bianditz-Arritxulo. Eta abuztuaren 19an azkena, Oianlekun. Ibilaldi guztiak 09:30ean hasiko dituzte, Arditurritik, Arritxulotik eta Kausorotik, hurrenez hurren. Antolatzaileek, ibilaldi horiek ere dohainik izango direla zehaztu dute. Hilaren 15a: Arditurri Eguna Hil honen 15ean, gainera, II. Arditurri Eguna egingo dute Arditurriko meategietan, 10:00etatik 18:00etara. Egun horretan, meategiak dohainik bisitatzeko aukera izango da, besteak beste. Era berean, abuztuaren 5ean, Mertxe Urteaga arkeologo eta Oiasso Museoko zuzendaria izango da bisitak gidatuko dituena, «bere jakituriarekin bisitak aberastuz». Meategiak bisitatzeko aukera Gainera, uda guztian Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera ere izango da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandeetan goizetan bakarrik, 10:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek, 943 49 45 21 zenbakira dei dezakete, arditurri@arditurri.com helbidera idatzi edo www.gipuzkoamendizmendi.net gunera jo. Ostiraletakoak Gaur, uztailak 6. Aiako Harriko intxixuen jolasa. Hilak 13. CDak berrerabiltzeko tailerra. Hilak [...]

admin
Bidasoa
2012/07/06

Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatu ditu ekimenak; uztail eta abuztuan ostiral arratsaldez izango dira

Udan, Aiako Harria Parke Naturalean, aisialdi ekintzak izango dira ostiral arratsaldetan, 16:00etatik 18:00etara. Jolasak eta tailerrak egingo dituzte, 6-12 urteko haur eta gaztetxoentzat, doan. Gipuzkoako Parketxe Sareak (GPS) antolatu du uda honetarako eskaintza turistiko hori.

Haurrentzako eskaintzaz gain, mendi ibilaldi gidatuak ere antolatu dituzte. Hiru izango dira. Lehenengoa, hilaren 29an egingo dute, Arditurrin. Bigarrena, abuztuaren 11n: Arritxulo-Bianditz-Arritxulo. Eta abuztuaren 19an azkena, Oianlekun.

Ibilaldi guztiak 09:30ean hasiko dituzte, Arditurritik, Arritxulotik eta Kausorotik, hurrenez hurren. Antolatzaileek, ibilaldi horiek ere dohainik izango direla zehaztu dute.

Hilaren 15a: Arditurri Eguna
Hil honen 15ean, gainera, II. Arditurri Eguna egingo dute Arditurriko meategietan, 10:00etatik 18:00etara. Egun horretan, meategiak dohainik bisitatzeko aukera izango da, besteak beste.

Beste ekintzen artean, aurten ere ospatuko dute Arditurri Eguna. Bigarrena izango da, hilaren 15ean.

Era berean, abuztuaren 5ean, Mertxe Urteaga arkeologo eta Oiasso Museoko zuzendaria izango da bisitak gidatuko dituena, «bere jakituriarekin bisitak aberastuz».

Meategiak bisitatzeko aukera
Gainera, uda guztian Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera ere izango da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandeetan goizetan bakarrik, 10:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago nahi dutenek, 943 49 45 21 zenbakira dei dezakete, arditurri@arditurri.com helbidera idatzi edo www.gipuzkoamendizmendi.net gunera jo.

Ostiraletakoak

  • Gaur, uztailak 6. Aiako Harriko intxixuen jolasa.
  • Hilak 13. CDak berrerabiltzeko tailerra.
  • Hilak 20. Orientazio jolasa.
  • Hilak 27. Txapa eta kareta tailerra.
  • Abuztuak 3. Aiako Harriko intxixuen jolasa.
  • Abuztuak 10. Txotxongiloak egiteko tailerra.
  • Abuztuak 17. Orientazio jolasa.
  • Abuztuak 24. Ukendu magikoa egiteko tailerra.
  • Abuztuak 31. Txapa eta kareta tailerra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.