Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oarsoaldeko EH Bilduko kideek Alduntzini babesa eman diote

admin
Bidasoa
2012/07/05
Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatu sanpedrotarrari jarritako mozioa gaitzetsi dute Oarsoaldeko EH Bildu osatzen duten alderdiek. EAJ, PSE eta PPk “blokean” hartutako erabakia kritikatu zuten atzo Trintxerpeko alkateordetzan egindako agerraldian.Oarsoaldeko EHBilduko kideen agerraldia Gogorarazi zuten orain dela gutxi arte, oposizioak foru gobernua kritikatzen zuela, “Gipuzkoa geldirik zegoelako. Baina hondakinen plana mahai gainean jarri denean hasi dira urduritasunak”, esan zuten. Horrela, “inoiz inon ikusi ez den” zentsura mozioa aurkeztu zuten oposizioko alderdiek. Hondakinen plan integrala «konponbidea» dela iritzi dute. “Gainera, 200 milioi euro gutxiagoko kostua du, eta Europako ebazpenen barruan sartzen da, hau da, birziklatzean eta ez errausketan”. Plana «egingarria eta errealista» izateak oposizioak hura ezkutatu nahi izatea martxan jarri duela esan zuten. Errausketari alternatiba badagoela gaineratu zuten, “eta erakutsi digute”. Gainera, errauste planta eraikitzea “zentzugabekeria” dela uste dute: “Alde batetik, gipuzkoarrok ez dugulako hainbeste hondakinik sortzen, eta hondakinak inportatu beharko liratekeelako. Bestetik, Europak ebatzi duelako 2020 baino lehen birziklagarria den guztia birziklatu behar dela, eta ezingo da ez erraustu ezta isuri ere”. Horregatik, errauste planta egitea gipuzkoarrei “iruzurra” egitea dela berretsi zuten atzo. Errauste plantaren atzean, baina, interes ekonomiko-politikoak ikusten ditu EH Bilduk. Atzoko agerraldian salatu zutenez, “lobby ekonomiko-mediatikoak” zein hiru alderdiek gipuzkoarren interesak alde batera utzi dituzte: “Gaur zentsura mozioa da, baina argi dago hau ez dela ekimen isolatua. EH Bilduren kontrako estrategia komun batean kokatu behar da”. Estrategia horren jomuga ezkerreko subiranistak direla esateaz gain, “Gipuzkoan abiatu den aldaketa politiko-soziala” ere xede duela zehaztu zuten. EH Bilduren esanetan, “aldaketa sendotzen ari da”, politika egiteko «beste era bat» ekarri duelako EH Bilduk. “Gure kaleetan bakera eta demokraziara doan bidean aurrerapausoak ematen ari gara. Baina EAJ, PSE eta PP ez dira oraindik aro berri horretara iritsi”.   EAJk, “jarrera kezkagarria” EAJren jarrera “bereziki kezkagarria” dela uste dute. Iazko kanpainan, “erabakitzeko eskubidearen aldeko batasuna eskatuz”, Batu gaitezen leloa erabili zutela gogorarazi zuten, baina euren helburua “lehengo status quo-a mantentzea” dela baieztatu zuten. Gainera, zentsura mozioak “lapurretak egiten dituzten politikarientzat” pentsatuta daudela esan zuten: “Ezin da ukatu Gipuzkoan horrelako zerbait merezi izan duten gauzak izan direla, Bidegiren 900 milioi euroko zuloa kasu. Lehen aldia da bere programa betetzen duen diputatu bati ezarriko diotela”. Etzi Donostian Birziklatzeari zentsurarik ez; Gipuzkoa aldatzen ari gara lelopean egingo den manifestaziora joateko deialdia egin zuen koalizioak. Bulebarretik aterako da, 17:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.