Lan istripua salatzeko bi orduko lanuztea egingo dute gaur Urkabe Benetaneko langileek
Lan istripua salatzeko bi orduko lanuztea egingo dute Urkabe Benetaneko langileek
Atzo goizaldean Zumaiako Okin elikagai enpresan izandako lan istripua salatzeko bi orduko lanuztea egingo dute gaur Txirrita Maleoko Urkabe Benetan SA-ko enpresako langileek. Hamabietatik ordubietara egingo dute lanuztea eta horren barruan, ordubeteko elkarretaratzea egingo dute hamabietatik ordubatera bitartean. Atzoko lan istripuaren ondorioz, 27 urteko gazte zumaiar bat zendu eta beste hamaika langile zauritu ziren. Txirrita Maleo industriagunean kokatutako Urkabe Benetan enpresa eta Zumaiako Okin lantegia talde berekoak dira.

