Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hurrengo larunbateko Erromeria Egunak dantzan jarriko ditu errenteriarrak

Herri guztia dantzan ikusi nahi du hurrengo larunbatean, hilak 14, Ereintza dantza taldeak, Erromeria Eguna antolatu baitu hamalaugarrenez. Herri musika eta dantzari bultzada bat emateko asmoz jarri zuen martxan ekimen hori 1998an.  Aurten ere “osagai guztiak” jarri ditu horretarako, eta orain jendeak erantzutea falta da. “Egitarau orekatua eta askotarikoa” prestatu dutela azaldu du Jon Maia Kukaiko eta Ereintzako kideak. Hala nola, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Musika bakarrik ez da izango, eta dantzan iaioa ez denak, Aiko dantza taldearekin ikasteko aukera izango du. Egitaraua finkatuta dagoen arren, bada ekimen bat zehaztuta ez datorrena. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta aurten errepikatzeko asmoa dute:  Oarsoaldeko txistulariak Donibanetik aterako dira txalupan, eta Oiartzun ibaitik Errenteria-Oreretaraino iritsiko dira txistu doinuak joz. Ordua itsasaldien arabera izango dela zehaztu du Ereintzak. Bazkarirako txartelak salgai Musika eta dantzaz aparte, nabarmendu beharrekoa da bazkaria. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) egingo dute, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan 15 euro (helduak) edo 10 euroren truke (haurrak). Hurrengo asteburuan bakarrik ez, honetan ere beste [...]

admin
Bidasoa
2012/07/05

Erromeria EgunaHerri guztia dantzan ikusi nahi du hurrengo larunbatean, hilak 14, Ereintza dantza taldeak, Erromeria Eguna antolatu baitu hamalaugarrenez. Herri musika eta dantzari bultzada bat emateko asmoz jarri zuen martxan ekimen hori 1998an.  Aurten ere “osagai guztiak” jarri ditu horretarako, eta orain jendeak erantzutea falta da.

“Egitarau orekatua eta askotarikoa” prestatu dutela azaldu du Jon Maia Kukaiko eta Ereintzako kideak. Hala nola, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Musika bakarrik ez da izango, eta dantzan iaioa ez denak, Aiko dantza taldearekin ikasteko aukera izango du.

Egitaraua finkatuta dagoen arren, bada ekimen bat zehaztuta ez datorrena. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta aurten errepikatzeko asmoa dute:  Oarsoaldeko txistulariak Donibanetik aterako dira txalupan, eta Oiartzun ibaitik Errenteria-Oreretaraino iritsiko dira txistu doinuak joz. Ordua itsasaldien arabera izango dela zehaztu du Ereintzak.

Bazkarirako txartelak salgai
Musika eta dantzaz aparte, nabarmendu beharrekoa da bazkaria. Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria) egingo dute, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan 15 euro (helduak) edo 10 euroren truke (haurrak).

Hurrengo asteburuan bakarrik ez, honetan ere beste konpromiso bat izango du Ereintza dantza taldeak. Salouen (Herrialde Katalanak) egiten duten Euskal Herriaren Egunean parte hartuko du beste urte batez, eta Udal Txistulari Bandarekin batera bidaiatuko du. Urteak dira bertan parte hartzen duela Ereintzak.

Egitaraua

  • 10:00. Diana, herriko kaleetan.
  • 11:00. Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria).
  • 12:00. Kalez kale, musikariak eta dantzariak herriko kaleetan.
  • 13:15. Neskatzen soka dantza, Zumardian.
  • 14:30. Herri bazkaria, Esmalterian.
  • 18:00. Erromeri nagusia, Zumardian eta herriko kaleetan.
  • 19:00. Aiko taldea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.