Esabeko garbitzaileak greban daude, atzotik
Esabe garbiketa enpresako hamar langileak astebeteko greba egiten ari dira, atzotik hasita, azken lau hilabeteetan soldatarik jaso ez dutela salatzeko. Espainiako Zerga Agentziako Gipuzkoako egoitzak garbitzen ditu Esabek, horien artean Zaisako dorreko...
Esabe garbiketa enpresako hamar langileak astebeteko greba egiten ari dira, atzotik hasita, azken lau hilabeteetan soldatarik jaso ez dutela salatzeko. Espainiako Zerga Agentziako Gipuzkoako egoitzak garbitzen ditu Esabek, horien artean Zaisako dorreko bulegokoak. ELA sindikatutik esan dute langileen egoera «jasanezina» dela, eta Zerga Agentziaren inplikazioa eskatu dute, erakunde horrek Esabe azpikontratatu duelako.

