EAJk hondakinen kudeaketaren gaineko hitzaldia antolatu du Antxon
Alderdiko kide eta Garapen Iraunkorreko diputatu ohi Carlos Ormazabalek emango du hitzaldia, astelehenean, 18:30ean, Kultur Etxean. EAJko Pasaiako bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu den eztaba...
Alderdiko kide eta Garapen Iraunkorreko diputatu ohi Carlos Ormazabalek emango du hitzaldia, astelehenean, 18:30ean, Kultur Etxean. EAJko Pasaiako bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, “zaborren inguruan azkenaldi honetan sortu den eztabaida sakona kontuan hartuta, joan den Maiatzean Carlos Ormazabalek Trintxerpen emandako hitzaldiaren arrakasta dela eta, eta hainbat herritarrek hala eskatuta” erabaki dute hitzaldia antolatzea. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.